Angel Toña Sailburua Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren elkartze berrian hartu du parte, Enplegu eta Etxebizitza Sailburuordeekin
Angel Toña, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua Euskadiko gizarte-sektoreko erakundeen sareekin bildu da gaur Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bilkura berrian.
Oraingo honetan, Gizarte Politiketako Sailburuordeaz, Lide Amilibiaz, gain, Enplegu eta Laneko Sailburuordea, Jose Andres Blasco eta Etxebizitza Sailburuordea, Covadonga Solaguren ere hurbildu dira. Izan ere, gaurko bilkuran, Etxebizitzaren Lege berria eta 2020 Enpleguaren Euskal Estrategia tratatu dira. Hala ere, eguneko gairik garrantzitsuenen artean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroaren hedapena zegoen.
Elkarrizketa Zibilerako Mahaia EAEko hirugarren sektore sozialaren maila altueneko organo kontsultiboa da, eta partaidetza instituzionala du. Jaurlaritzaren eta herritar-ekimenaren arteko elkarrizketa bultzatzen eta errazten du, herri-politikak diseinatzeko eta gauzatzeko benetako eragina duten akordioak sortze aldera, estali gabeko gizarte-beharrak dituzten pertsonak erabat gizarteratzeko eta haien ongizatea hobetzeko.