Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek merkantziak garraiatzeko fluxu erregularrak lortu ditu Bilbo-Hendaia linean

2016-03-10
  • Galiziako egurra Gipuzkoako paper-lantegietara ekartzeko edota aluminioa esportatzeko Hendaiako mugatik barrena
  • Aiz: «Euskotrenek, trenbide-lizentzia izateaz gain, Segurtasun Ziurtagiria ere eskuratuko du hemendik gutxira ADIFen Interes Orokorreko Sarean jarduteko, Estatuko eta Europako edozer saretan merkantziak garraiatzeko, izan UIC zabaleran, iberiarrean edo metrikoan»

VG 16 03 10

Euskotren-Euskal Trenbide Sareak merkantzia-karga ohikoari eusten dio Bilbo-Hendaia linean, eta paper-lantegietarako egurra, alanbre-burdina edota aluminiozko slab eta palankatxoak garraiatzen dituzte erregularki.  Eusko Jaurlaritzaren Garraioetako sailburuorde Antonio Aizek adierazi duenez, legegintzaldi honetan merkantziak trenbidez garraiatzeko apustu irmoa egin du Jaurlaritzak, eta Euskotren hasi da ahalegin horren emaitzak jasotzen 2016an. «Konparazio batera, fluxu erregularra du Galizia aldetik egurra ekartzeko Hernaniko Zikuñaga paper-lantegira; hala, lantegi horrek Galiziako egurra modu lehiakorrean eta eraginkorrean eskura dezake», adierazi du.

 

Trenbide-garraioak, Europako zuzentarauei jarraikiz, kamioi-fluxu handia erretiratzen du Euskadiko autobide eta errepideetatik, baita Europako Atlantikoko korridoretik ere.

 

Euskal industriak eta Irun-Hendaia pasabidea baliatzen duten Kantauri itsasoko ertzeko gainerakoek ere Euskotrenen trenbide-zerbitzuak baliatzen dituzte, konponbide logistiko lehiakor eta jasangarri gisa, errepide-garraio tradizionala osatzeko.

 

Palankatxoak eta alanbre-burdina siderurgikoaren trafikoaz gain, aluminiozko slab-ak ere hasi dira esportatzeko garraiatzen. Karga horiek Railsider Atlántico etxearekin batera egiten dira, eta epe laburrean ugaritu egingo dira.

 

Antonio Aiz Garraioetako sailburuordeak gaineratu du Euskotren´ek lehendik ere baduela Trenbide Lizentzia eta, horrez gain, Segurtasun Ziurtagiria eskuratuko duela ADIF´en Interes Orokorreko Sarean jarduteko. Horri esker, adierazi du Euskotrenek Estatuko interes orokorreko edozer saretan garraiatu ahal izango dituela merkantziak, izan UIC zabaleran, iberiarrean edo metrikoan, baita Europakoetan ere. Hala, zerbitzu osoa eskainiko dio euskal industriari, lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko bidean.

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • @gananzia
    2016-03-10

    Comentario de Twitter:
    Euskotren consigue flujos regulares en carga de mercancías en la línea Bilbao/Hendaia https://t.co/9kFPYPJriK

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)