Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkoreka gatazkak, zigor-kondena soilen ordez, erreparazioaren bitartez konpontzearen alde agertu da

2016.eko martxoak 09

Justizia leheneratzaile eta terapeutikoari buruzko Europar biltzarra aurkeztu da

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak Justizia leheneratzaile eta terapeutikoari buruzko Europako Biltzarra aurkeztu du gaur Donostiako Miramar jauregian. Erkorekak biltzar horren «interes sozial eta zientifiko» handia nabarmendu du, Eusko Jaurlaritzak gatazkak, zigor-kondena soilen ordez, erreparazioaren bitartez konpontzearen alde egin duenez apustu.

Gaur goizean aurkeztu da biltzarra Miramar jauregian. Sailburu jaunaz gain, honako hauek ere bertaratu dira: Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Iñaki Subijana, Gipuzkoako Auzitegi Nagusiko Presidentea, Pascual Ortuño, Bitartekaritzaren aldeko Magistratuen Europar Taldearen (GEMME) espainiar sekzioaren sortzailea, José Luis de la Cuesta, Kriminologiako Euskal Institutuaren zuzendaria, eta Maite Zelaia, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea.

Adierazi dutenez, XXI. mendeko Justizia sistemen barruko justizia eredu berritzaileei buruzko eremua da Biltzarra. 

Justizia leheneratzailearen helburua da gatazka batengatik elkarren aurka dauden aldeen artean komunikazio eremua sortzea, prozeduraren barruan eta hirugarren batek lagunduta, aldeek elkarrekin erantzun bat lan dezaten eta erantzun horrek sortu ahal izan den bidegabeko kaltea konpontzeko beharrak bete ditzan eta, gainera, gizarte konfiantzazko gero eta eremu handiagoetara zabaltzea ahalbide dezan

Justizia eredu honen adierazpenik ohikoena bitartekaritza da, garapen bereziak honako arlo hauetan dituelarik: arlo zibilean -partikularren arteko gatazkak-, merkataritza arloan -enpresen arteko eta enpresa barruko gatazkak-, arlo penalean –delituak- eta administrazio arloan –auzokideen arteko gatazkak, zaratak, ordenantzak betetzea-.

Justizia terapeutikoak osasun eta justiziako profesionalen arteko jarduketa sinergikorako bideak sortzea ahalbidetzen du, elkarrekin epailearen aurrera eramandako familiarteko gatazka eta gatazka penal askoren oinarrian dauden honelako gaiak arta ditzaten: adikzioak, nahasmendu psikikoak edo emoziozko urratuak. 

Oso arlo konplexuetara hedatzen da, eta tartean, dibortzio/banaketa prozesuetan partekatutako gurasotasuneko estrategiak, laguntza dinamikak ezgaitasuneko prozeduretan edo anomalia psikikoak, adizkio toxiko edo alkoholarekiko mendekotasunak dituzten pertsonen erantzukizun juridikoak barne hartzen ditu.

Justizia eredu bien baterako elementua da, garrantzi berezia ematen diotela justizia emateko moduari, izan ere, herritarrek garrantzi berezia ematen diote azken gai horri Epaitegien jardunak beraiengan sortzen duen konfiantza baloratzerakoan. 

Biltzarrean, aukeratutako ardatz tematiko bakoitzari buruzko hausnarketa eta ikerketaren  egungo egoera ezartzen duten ponentziak, batetik, eta, bestetik, azken horietan arreta bereganatu duten gai horiei profesionalek aurre egiteko erabiltzen duten moduari egiaztatzera eta etorkizunean tratatzerakoan jarduketa ildo berritzaileak eskaintzera zuzendutako tailerrak konbinatzen dira.

Biltzarrean txostengile ospetsuak izango dira, eta horien artean, besteak beste, Esther Giménez-Salinas, Frieder Dünkel, Loren Walker, Sandra Walklate, Tinneke Van Camp, David Wexler, Antony Pemberton, Heather Strang, Otmar Hagemann eta Adela Asúa.

Irekita dago, dagoeneko, biltzarrerako matrikula.

Biltzarraren Web orria: http://restorativejust-eurocongress.com/

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    .@JErkoreka apuesta por la reparación de los conflictos como vía alternativa a las condenas meramente punitivas ➡ https://t.co/5L4O9diwKA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)