Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura % 13 hazi da eta euskadiko bazter guztietara heltzen da jada

2016.eko martxoak 09
  • BetiON zerbitzua komunikatzeko zailtasun bereziak dituztenen artean hedatu nahi du Eusko Jaurlaritzak (desgaitasunak edo buruko gaitzak dituzten pertsonak).
  • Telelaguntza zerbitzuaren erabiltzailearen profila bakarrik bizi den 80 urtetik gorako emakume batena da

BetiON telelaguntzako zerbitzu publikoa euskal geografiko bazter guztietara heltzen da jada eta, orotara, 38.512 erabiltzaile ditu.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 2011ko uztailean abian jarri zuenetik, etxeko telelaguntza Euskadiko landa-gune guztietara hedatzeko helburua izan du Eusko Jaurlaritzak, eta horixe bera lortu zuen iaz, telelaguntzaren erabiltzailerik ez zegoen eremuetarako komunikazio-plan bat gauzatuta. Plan horri esker, gizarte-zerbitzuen arteko koordinazioa sendotuko da, Eusko Jaurlaritzaren Telelaguntza barne dagoen zerbitzu-zorroaren gaineko informazio eguneratuaren bitartez.

Gainera, 2015ean gauzatutako telelaguntza zerbitzuaren hedapen osoarekin, pertsonen autonomia sustatuko duen zaintza soziosanitarioko etorkizuneko egitasmo baten oinarriak ere ezarri dira. Egitasmoak, zerbitzu prestazioaren erdian bertan kokatuko ditu pertsonak.

Urteko balantzea egin dute Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak eta Osasuneko sailburu Jon Darpónek, eta nabarmendu dutenez, Eusko Jaurlaritzak desgaitasuna duten pertsonak eta gaixotasun mentala duten pertsonak ere arreta-zerbitzuaren hartzaileen artean nahi ditu.

Jon Darpón Osasuneko sailburuak azaldu duenez, «BetiON ongizate-erreminta oso baliagarri gisa egonkortu da jada, jaio zenean genituen aurreikuspenak nabarmenki gainditu baititu zerbitzuak».

2015en amaieran, zerbitzuak 38.512 erabiltzaile izatea lortu zuen, aurreko urtean baino % 12,83 gehiago. Adin-tarteei erreparatuta, BetiON zerbitzuaren erabiltzaileen % 79,11 80 urtetik gorako pertsonak dira. Orotara, erabiltzaileen % 97,72k 65 urtetik gora ditu. Generoari dagokionez, % 79,48 emakumeak dira, eta gainerako % 20,52a gizonezkoak. Bestalde, % 59,09a, bakarrik bizi da.

Zerbitzuaren erabiltzaileen artean emakumeak gehiago izatearen atzean, bi arrazoi nagusi daude: emakumeek bizi-itxaropen handiagoa dute eta emakumeen mendekotasun funtzionala txikiagoa izan ohi da.

Zerbitzuak egunean 2.000 dei egiten eta 800 jasotzen ditu

Zerbitzuaren betebeharren artean dago, zentroa bera erabiltzaile guztiekin gutxienez hilean behin harremanetan jartzearena.

Izan ere, telelaguntza-zerbitzuko teknikariek 1.000 bat dei egiten dituzte egunean, erabiltzaileen egoeraren jarraipena egiteko, dei guztien erdia inguru. «Besteak beste, etxean jausi diren pertsonen jarraipen zehatza egiten dugu, jaso duten arretaren kalitatea ezagutzeko. Erorketak bestelako ondoriorik izan duen ere zehaztasunez aztertzen dugu; adibidez, ospitaleratzerik izan den edo ez», adierazi du Angel Toña sailburuak.

Teknikariek beraiek egindako deiez gain, zerbitzuan erabiltzaileen 800 dei ere jasotzen dira egunean, administrazioarekin lotutako askotariko gertaeren gaineko informazioa eskatzeko edo krisi sozial zein medikuei aurre egiteko laguntza eskatzeko. 2015ean jasotako deien artean, % 25,03 nahi gabe egindakoak izan ohi dira, % 16,49 informazioa eskatu edo emateko egindakoak eta % 14,90 ekipamenduaren funtzionamenduaren gaineko zalantzaren bat argitzeko egindakoak. Gainerako deien arrazoiak dira etxean ez egotearen edo etxera itzultzearen ondoriozko jakinarazpenak, gizarte- eta osasun-larrialdiak, hitzorduak kudeatzea eta hitz egitea.

Telelaguntza-zerbitzu publikoaren arreta-zentroak jasotako deiak zentroko bertako telefono-operadoreen bitartez ebazten dira, edota beste baliabide batzuekin koordinatuta (kasu guztien ia % 15a); alegia, beste zerbitzu batzuetara bideratuta. Eusko Jaurlaritzako beste zerbitzu publikoek jasotako deiek hiru bide hartu ditzakete: Eusko Jaurlaritzaren beste zerbitzu publiko batzuk –SOS-Deiak eta Osakidetza–, erabiltzailearen harremanetarako pertsonak –senideak, lagunak edo auzokoak– eta Telelaguntza-zerbitzuaren beraren unitate mugikorreko teknikariak.

Arreta-zentroan jasotako deien % 98,02k erantzuna jasotzen du, batez beste, 6,57 segundoan. Horrela, bermatuta dago deien % 80k 20 segundo baino lehen jasoko dutela erantzunen bat.

Koordinazio soziosanitarioa

Telelaguntza-zerbitzuak hainbat lankidetza-ekimen ditu abian beste erakunde eta zerbitzu publiko batzuekin, erabiltzaileei arreta integrala eman ahal izateko, esparru soziosanitarioaren barnean. Jaurlaritzak apustu handia egin du koordinazio soziosanitarioaren alde; esaterako, osasun-kontseilua koordinatuta, hitzorduak kudeatuta eta arreta-zentroa gripearen aurkako txertoaren kanpainari buruzko informazio-plataforma gisa baliatuta.

Osasun-kontseiluaren eta BetiON zerbitzuaren arteko lankidetza orain lau urte hasi zen. Osakidetzako larrialdi-zerbitzurekin elkarlanean jardutearen emaitza da, horrek kudeatzen duenez osasun-kontseiluaren zerbitzua, herritarren eskura dagoena urteko 365 egunetan, egunean 24 orduz. Herritarren erreferentzia izatea du xede; osasuneko arazo baten aurrean zer egin jakiteko, herritarrek argi izatea nori kontsultatu. 2015ean, 21.390 dei bideratu ziren osasun-kontseilura, aurreko urtean baino % 12,13 gehiago.

Era berean, Telelaguntzaren erabiltzaileak, BetiONek eskainitako hitzordu-zerbitzuari esker, sakagailua erabili besterik ez du, arreta-zentroak erabiltzaile horri dagokion Osakidetzako lehen mailako arreta-zentroko profesionalek artatzeko hitzordua eman diezaion. 2015ean, BetiONen bitartez, 7.675 hitzordu kudeatu ziren.

Gripearen aurkako kanpainari dagokionez, Telelaguntza-zerbitzu publikoaren arreta-zentroak 80.000 informazio-dei kudeatu zituen, txertaketa-aldiaren eta hitzorduen inguruan.

Arreta integraleko eredua

BetiON zerbitzu publikoa Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren menpe dago. Zerbitzua bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei bideratuta dago, eta 65 urtetik gorakoek ere jaso dezakete gizarte zerbitzuek aitortutako menpekotasun edo kalteberatasun egoeran edo arriskuan egonez gero. Desgaitasun intelektual, fisiko edo sentsoriala izanik mendekotasuna edozein gradutan onartuta duten pertsonei ere bideratuta dago, baita diagnostikatutako gaixotasun mentala izanik onartutako mendekotasun egoera duten edo gizarte bazterketa arriskuan dauden lagunei ere.

Espainiako estatuko eta Europako telelaguntza-zerbitzuak ez bezalakoa da BetiON, zeren bi laguntza-modalitateak batera eskaintzen baititu. Pertsonak helburu dituen arreta integrala  du oinarri zerbitzuak, hain zuzen ere, koordinazio sozio-sanitarioan ez ezik, zerbitzua emateko baldintzak berdintzean eta baliabideen zentzuzko erabileran ere oinarritzen den eredua.

Telelaguntza zerbitzuak eguneroko bizitzarekin lotutako askotariko egoerei erantzuten die: besteak beste, etxean izandako erorketak, adinduei euren ekintzak kontrolatzea zailtzen dizkieten nahasmendu egoerak, osasun arazoak, bakardadea... Kasu horietan guztietan, erabiltzaileei zein euren senitartekoei lasaitasuna eta segurtasuna ematen dien baliabide garrantzitsua da telelaguntza.

 

Zerbitzua erabili nahi duten pertsonek beren udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuen bitartez eska dezakete, bai eta ZUZENEAN zerbitzuaren 012 telefono-zenbakiaren nahiz www.gizartelan.ejgv.euskadi.net webgunearen bitartez ere.

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiBengoa
    2016.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [betiON] Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura %13 hazi da eta Euskadiko bazter guztietara heltzen da jada ➡ https://t.…

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    #betiON Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura %13 hazi da eta Euskadiko bazter guztietara heltzen da jada ➡ https://t.co/txw3U2bBzo

  • @JosuneR
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura % 13 hazi da eta euskadiko bazter guztietara heltzen da jada https://t.co/ELelvE

  • @jdarpon
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    La cobertura del servicio de teleasistencia público se amplía un 13% y ya llega a todos los rincones de la geogr... https://t.co/RD0MYbVjVP

  • @jdarpon
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura % 13 hazi da eta euskadiko bazter guztietara heltzen da jada https://t.co/ELelvEmzv1

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    #betiON Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura %13 hazi da eta Euskadiko bazter guztietara heltzen da jada ➡ https://t.co/KACWHtJK1p

  • @lurubeta
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    #betiON Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura %13 hazi da eta Euskadiko bazter guztietara heltzen da jada ➡ https://t.co/pTlgr4gY1s

  • @OSIArabaESI
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    #betiON Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura %13 hazi da eta Euskadiko bazter guztietara heltzen da jada ➡ https://t.co/4QIhkyByZV

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    [betiON] Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura %13 hazi da eta Euskadiko bazter guztietara heltzen da jada ➡ https://t.co/trqXa26inE

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    #betiON Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura %13 hazi da eta Euskadiko bazter guztietara heltzen da jada ➡ https://t.co/Fq0C4Zbq1e

  • @alorza
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: [betiON] Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura %13 hazi da eta Euskadiko bazter guztietara heltzen da jada ➡ ht…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    [betiON] Telelaguntzako zerbitzu publikoaren estaldura %13 hazi da eta Euskadiko bazter guztietara heltzen da jada ➡ https://t.co/JVe7x0sQKg

  • @manycomics
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    La cobertura del servicio de teleasistencia público se amplía un 13% y ya llega a todos los rincones de la geogr... https://t.co/X0HRTZlOvo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)