Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 15 milioi euro jarriko ditu 44 euskal udalerritan auzo eta hiri-eremuak hobetzeko

2010.eko irailak 15

Iñaki Arriola Etxebizitzako sailburuak Hiriber programaren babesean emandako diru-laguntzen berri eman du gaur. Guztira 15 milioi euro daude programa horretarako. Programaren xedea da Euskadiko udalak diruz laguntzea, lehentasunez esku hartu beharreko auzo eta  hiri-eremuak hobetzeko, eta hartara, garapen ekonomikoa eta soziala bultzatuz, hiri- eta gizarte-arloko narriadura saihesteko. Guztira, 45 proiektuk eta 44 udalek jasoko dituzte laguntzak.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak urbanizazio-obraren % 65era arteko laguntza emango du; gehienez ere, 900.000 euro udalerriko. Lizitazio-prozesua gehienez ere hilabeteko epean hasi beharko da, eta obrek 2011ko abenduaren 31rako bukatuta egon beharko dute.

Diru-laguntzak, egungo egoera sozio-ekonomikoaren gain jardun nahi duen krisiaren aurkako jardunen multzo gisa pentsaturiko +Euskadi 09 neurrien esparruan sortu dira, eta programa arautzen duen 2010eko otsailaren 24ko Aginduan ezarritako baldintzak bete dituzten proiektuen artean puntuaziorik handiena jaso dutenei eman zaizkie.

Esku-hartze ildo horren barruan, nolabait ere etxebizitza-eskariari eman beharreko erantzunar osatu egin nahi da, babes publikoko etxebizitzak egiteko edo espazio publikoa egokitzeko lurzoru urbanizatuko lurzatiak sortzeko beharrezkoak diren urbanizazio-obrak bultzatuz eta sustatuz.

Problematika mikrourbanoetan esku hartuz gero, esparru horretan lehentasunezko hirigintza esku-hartzeak bideratzeko erraztasunak emanez, hobekuntza ekonomiko eta sozialak lortuko dira, eta etorkizuneko garapen harmonikoaren oinarriak ezarriko dira.

Laguntzak arautzen dituen Aginduari jarraituz, lehentasunezko esku-hartzea behar duten auzo eta/edo hiri-eremutzat hartu dira hiri-eremu homogeneoak, batez ere bizitegietarakoak eta ohiko bizileku legez erabilitakoak eta ondoren adierazitako egoeraren batean daudenak:

 

  • a) Hirigintza aldetik degradatuta egotea, urbanizaziorik, hornidurarik eta azpiegiturarik ez dagoelako, edo daudenak eskasak direlako edo nahikoa ez direlako.
  • b) Gehien bat babes publikoko etxebizitzetarako diren bizitegietarako sektoreak edo eremuak izatea, zailtasunak dituztenak urbanizazio-obrak burutzeko, dela higiezinen merkatuaren egoeragatik, dela bide-sistema osatzeko elementuak gauzatu beharragatik.

 

Hiriber programaren bidez diru-laguntza jasoko duten hobekuntza-proiektuek zehazki obra hauek egiteko izango dira:

a) Espazio publikoa hobetzea eta harekin lotutako aparkalekuak, berdeguneak edo kirol-guneak hornitzea.

b) Babes publikoko etxebizitzak hartuko dituzten orubeak merkaturatzea ahalbidetuko duen egikaritze-fasean dauden eremuen edo sektoreen urbanizazioa.

c) Goian adierazitako eremu edo sektoreez kanpoko bide-sistema osatzeko elementuen egikaritzea, haiek garatzeko beharrezkoak badira.

Diru-laguntzak esleitzerakoan hainbat irizpide hartu dira kontuan, hala nola, langabezia-maila, eremu horretan esku-hartzearen eraginpean zuzenean hartutako etxebizitza kopurua; eremuan erroldatuta egonik diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitza-prestazio osagarria jasotzen dituztenen ehunekoa; oinarrizko zerbitzuen gabezia eta berdegune, aparkaleku eta kirol-guneen egoera eskasa; eta jardunen egokitasuna, gizartearen, ekonomiaren eta hirigintzaren ikuspegitik begiratuta.

Eskaerak

 

 

Lurraldeak

Eskabideak aurkeztu dituzten udalak

Diruz lagundutako udalak

Aurkezt. proiektuak

Onartutako proiektuak

Onartutako proiektuen ehunekoa

Proiekturen bat onartua izan duten udalerriak

Araba

11 (% 22)

5

17

5

% 29

% 45

Bizkaia

53 (% 47)

24

61

24

% 39

% 45

Gipuzkoa

38 (% 43)

15

61

16

% 26

% 42

Guztira

102

44

139

45

% 32

% 44

 

 

Lurraldeak

Emandako diru-laguntza

Diruz lagundutako biztanleria/ EAE guztiekiko

Diruz lagundutako biztanleria, lurralde historikoarekiko

Araba

1.269.578

% 14,5

% 84

Bizkaia

7.713.121

% 53,2

% 67

Gipuzkoa

6.015.296

% 32,3

% 60

Guztira

14.997.995

% 100

% 67

  • Hiriber programaren bidez 45 proiektu lagunduko dira diruz, EAEko biztanleria osoaren %67 hartzen duten 44 udalerritan.

Donostia, 2010eko irailaren 15a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola, sailburua