
Jaurlaritzak «gizarte intereseko» izendatu du Aspace-Gipuzkoa (Gobernu Bilera 2016-03-07)
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak hala eskatuta, gaurko bileran gobernuak «gizarte-intereseko» izendatu du Ebarritasun Zerebralaren eta Antzeko Gaitzen Elkartea.
Aspace-Gipuzkoa irabazi asmorik gabeko erakundea 1970ean sortu zen, elbarritasun zerebrala eta antzeko gaitzak dituzten haurrei, gazteei eta helduei arreta, hezkuntza, prestakuntza, errehabilitazioa eta gizarteratzeko aukerak eskaintzeko helburuarekin.
Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu izana 2010. urtetik hona, Gipuzkoako Lurralde Historikoan nagusiki.
-
2016-03-10
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: #Asociaciones El Gobierno declara “de interés social” a Aspace-Guipúzcoa ➡ https://t.co/90AzVZ82Jm