Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 42,7 milioi euro bideratuko ditu desgaitasuna duten pertsonen eta baztertuta dauden taldeen enplegua sustatzera ( Gobernu Bilera 2016-03-07)

2016.eko martxoak 08

Eusko Jaurlaritzak lau laguntza-lerro onartu ditu, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak proposatuta, desgaitasuna eta laneratzeko zailtasun handia duten pertsonen lan-aktibazioa sustatzeko. Lanbidek kudeatuko ditu laguntza horiek eta, guztira, 42,7 milioi eurokoak izango dira.

Eusko Jaurlaritzak 30 milioi euro bideratuko ditu lehen laguntza-lerrora, hain zuzen enplegu-zentro berezien bitartez desgaitasuna duten pertsonen laneratzea errazteko. Laguntzok desgaitasuna duten pertsonek betetako lanpostuen soldata-kostuak bakarrik finantzatuko dituzte.

Desgaitasuna duten pertsonek hiru enplegu mota dituzte lanerako eskubidea gauzatzeko: enplegu arrunta, enplegu autonomoa eta babestutako enplegua, enplegu-zentro berezietan eta lan-enklabeetan. Lanbideren laguntza-programa azken mota horri dagokio.

Enplegu-zentro bereziek lan produktiboa egitea dute helburu nagusitzat, eta, hartarako, merkatu-eragiketetan aldizka parte hartzen dute, eta ordainpeko lana ez ezik, desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten doikuntza pertsonal eta sozialerako zerbitzuak ere ematen dituzte.

Enplegu-zentro berezien jarduera profesionalari laguntzeko unitateetarako langileen kontratazioa ordaintzeko erabiliko da bigarren laguntza-deialdi bat, 4 milioi eurokoa.

Jarduera profesionalari laguntzeko unitateak profesional anitzeko taldeak dira, eta, eginkizun ezberdinak garatuz, laguntza ematen dute oso laneratze zaila duten enplegu-zentro berezietako langile desgaituek topatzen dituzten oztopoak eta barrerak gaindi ditzaten.

Laneratzeko enpresak sostengatzeko laguntza-deialdiak (8,2 milioi euro), berriz, laneratzeko enpresetan enplegua sortzea eta horri eustea du helburutzat funtsean.

Laneratzeko enpresak merkataritza-sozietateak edo kooperatiba-sozietateak dira, eta gizarte-bazterketa pairatzen duten pertsonen laneratzea eta prestakuntza soziolaborala dute gizarte-helburu, bai eta enplegu arruntera igarotzea ere. Mota honetako laguntzak arautzen dituen Aginduak (2009ko maiatzaren 4ko Agindua) bi diru-laguntza lerro ditu: bata, laneratzeko enpresak sortzen laguntzekoa, horien bideragarritasunari buruzko merkatu-azterlanak finantzatzearen bidez, eta, bestea, dagoeneko sortuta dauden enpresak mantentzekoa. Azken horren barruan sartzen dira, bai aktibo finkoetako inbertsioak, merkatu-azterlanak eta ikuskaritzak finantzatzeko laguntzak, bai lanpostuak sortzearekin eta mantentzearekin lotura handiagoa duten laguntzak.

Pertsonak hiru urteko ziklo baterako kontratatzen dituzte, eta denbora horretan lanbide bat irakasten diete merkatu arruntean bere kasa laneratu ahal diren arte. Baldintzak enpresa batetik bestera eta pertsona batetik bestera –bere egoeraren arabera– alda badaitezke ere, 3 edo 4 pertsona igaro ohi dira batez beste postu beretik diruz lagundutako aldian (3 urte).

Jaurlaritzak 500.000 euro bideratuko ditu desgaitasuna duten pertsonen enplegua merkatu arruntean sustatzera.

Kontratu mugagabeek jasoko dute diru-laguntza, eta lanpostuak egokitzeko, nork bere burua babesteko ekipoak hornitzeko zein era horretako pertsonen lana eragozten edo zailtzen duten barrerak eta oztopoak ezabatzeko izango dira.

Azkenik, lan-ekintzailetzaren esparruan oraingoan, Jaurlaritzak Lanbideren laguntza-deialdi bat onartu du langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko. Laguntza hori 500.000 eurokoa izango da.

Laguntza-lerro horrek ekintzaileari lagundu nahi dio, era horretan hazkundea eta enpleguaren sorrera bultzatzeko. Hala bada, horretarako, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean kobratzeko eskubidea baliatzen dutenei Gizarte Segurantzako kuotak ordainduko zaizkie.

 Langabezia-prestazioaren % 100a ordainketa bakarrean jaso duten langileek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek.

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GEZKI_
    2016.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destinará 42,7 millones de euros a fomentar el empleo de las personas con discapacidad y colec... https://t.co/v7R2jrfF3z

  • @coopera_euskadi
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 42,7 milioi euro bideratuko ditugu desgaitasuna duten pertsonen eta baztertuta dauden taldeen enplegua sustatzera ➡ https://t.…

  • @irmuguruza
    2016.eko martxoak 09
  • @UrienIzaskun
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 42,7 milioi euro bideratuko ditugu desgaitasuna duten pertsonen eta baztertuta dauden taldeen enplegua sustatzera ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    42,7 milioi euro bideratuko ditugu desgaitasuna duten pertsonen eta baztertuta dauden taldeen enplegua sustatzera ➡ https://t.co/jKqfna1m3U

  • @Gorabide
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    El @Gobierno_eus destina 42,7 millones de euros al empleo de personas con discapacidad o en exclusión. https://t.co/DvgexCZyEd vía @Irekia

  • @ehlabe
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ayudas 42,7 millones de euros a fomentar el empleo de las personas con discapacidad y colectivos en exclusión ➡ https://t.co/p

  • @ehlabe
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 42,7 milioi euro bideratuko ditugu desgaitasuna duten pertsonen eta baztertuta dauden taldeen enplegua sustatzera ➡ https://t.c

  • @jansola
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 42,7 milioi euro bideratuko ditugu desgaitasuna duten pertsonen eta baztertuta dauden taldeen enplegua sustatzera ➡ https://t.c

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Ayudas 42,7 millones de euros a fomentar el empleo de las personas con discapacidad y colectivos en exclusión ➡ https://t.co/

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    #Ayudas 42,7 millones de euros a fomentar el empleo de las personas con discapacidad y colectivos en exclusión ➡ https://t.co/wAkCrdxJCW

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)