Berriak Osasuna
Eu

Jon Darpón: “Osasun Arreta Integraleko euskal eredu berriak kalitatezko osasun publikoaren etorkizuna bermatzen du, populazioari loturiko erronken aurrean”

2016.eko martxoak 07

Lehen Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko etena gaindituz Euskadin burutu den osasun sistemaren eraldaketaren berri eman du gaur Osasun Sailburuak Legebiltzarrean

 

Osasun arreta integraleko euskal eredu berria kalitatezko osasun publikoa mantentzeko bermea da, etorkizuneko populazioari loturiko erronken aurrean.

Hala adierazi du Jon Darponek, Osasun Sailburuak, gaur goizean Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordean egindako agerraldian. Bertan, Lehen Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko etena gaindituz Euskadin burutu den osasun sistemaren eraldaketaren berri eman du.

Aurtengo urtarrilaren 1az geroztik indarrean dagoen euskal mapa sanitario berria osatzea zen, hain zuzen ere, legealdi honen hasieran Osasun Sailak hartutako konpromiso estrategiko nagusienetako bat.

Pertsona bai baita, izan ere, zahartzeak, kronikotasunak eta dependentziak eragindako errealitate sozial berriari –euskal gizartearen %20a 65 urtetik gorakoa da, dagoeneko- erantzutea xede duen aldaketa honen ardatza.  Beti ere, Eusko Jaurlaritzak gizarte-politikei lehentasuna emateko duen konpromisoaren baitan.

 

                           

                                       ESIREN EREDUA

Osakidetzako Plan Estrategikoaren barruko ESI antolamendu-egitura arreta integraleko eredu bat da, esan bezala, Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko laguntza-zatiketa gainditzen duena.  Horrez gain, gizarte zerbitzuekin harrremanetan jarduteko egokiena da, populazio-ikuspuntu batetik abiatzen delako, erakunde bakar batean bilduta eta eremu geografiko zehatz  batekin; alegia, zahartzeari, gaixotasun kronikoei zein menpekotasunari ahalik eta erantzunik hoberena eman ahal izateko. Hala, pazienteari arreta hobea eskaintzen zaio, ez baitu berak bi mailen arteko hausturarik hautematen, zaintza jarraitu eta koherente bat baizik.

Era honetan, arreta-prozesuaren zeharkako kudeaketa ahalbidetzen du ESI ereduak, alde batetik bikoiztasunak zein ezeraginkortasunak ekidinez; eta baita patologia bera bi arreta-maila ezberdinetan tratatzen ari den pazienteak erreferentziazko medikua zein duen ez jakitea ere sahiestuz. Aldi berean, antolaketa modu honek bai profesionalen bai arreta-zerbitzuen arteko hartuemanak, elkarlana eta informazio trukaketa errazten ditu. Horretaz gain, baliabideak eta kostuak optimizatzea ere badakar.

Gaurko agerraldian, Jon Darpon sailburuak azpimarratu egin du Euskadiren kasua osasun arreta integrala bihurtzeko prozesuan murgilduta dauden beste herrialde batzuentzako eredutzat jo izana. Hala, gogora ekarri du National Health Service (NHS) erakundearen Europako presidentea den Elisabetta Zanon-ek esan berri duena, zeinaren aburuz, euskal ereduak “osasun arretaren zein antolaketaren aldetik hobekuntza garrantzitsuak ekarri ditu lurralde osoan”.

 

 Gasteiz, 2016ko Martxoaren 7a

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DeMaltrato
    2016.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #ComisiónSalud @JDarpon ha explicado las claves de la transformación del sistema de salud llevada a cabo en Euskadi➡ ht…

  • @DJacomeNorato
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Jon Darpón: “el nuevo modelo vasco de Atención Sanitaria garantiza el futuro de la sanidad pública de calidad https://t.co/IAeDddinNC

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    #ComisiónSalud @JDarpon ha explicado las claves de la transformación del sistema de salud llevada a cabo en Euskadi➡ https://t.co/wIc77FSiM1

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    #OsasunBatzordea @JDarpon-ek Euskadin burutu den osasun sistemaren eraldaketaren berri eman du gaur ➡ https://t.co/t3JmpodYZj

  • 2016.eko martxoak 08

    Euskera

  • @lurubeta
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El consejero @jdarpon ha explicado las claves de la transformación del sistema de salud llevada a cabo en Euskadi ➡ https://t.…

  • @jeslarra
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Jon Darpón: “el nuevo modelo vasco de Atención Sanitaria Integral garantiza el futuro de la sanidad pública de ...” https://t.co/CNGu537415

  • @ronusol
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: #ComisiónSalud @JDarpon ha explicado claves transformación del sistema de salud en Euskadi➡ https://t.co/0zVlt7dQXH htt…

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    .@JDarpon sailburuak Euskadin burutu den osasun sistemaren eraldaketaren berri eman du gaur ➡ https://t.co/cIkojb7bGX

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    El consejero @jdarpon ha explicado las claves de la transformación del sistema de salud llevada a cabo en Euskadi ➡ https://t.co/2uj8vj63Hw

  • @SilviaDabouza
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Zer da Euskadin "ESI" bat? #Osakidetza #ESI #osasuna https://t.co/CkwJSATY4f

  • @SilviaDabouza
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Qué es en Euskadi una "OSI"? #Osakidetza #salud https://t.co/2drBPcMCEJ

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    #ComisiónSalud @JDarpon ha explicado claves transformación del sistema de salud en Euskadi➡ https://t.co/0zVlt7dQXH https://t.co/WNi9BENSbM

  • @OSIArabaESI
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    #OsasunBatzordea @JDarpon-ek Euskadin burutu den osasun sistemaren eraldaketaren berri eman du gaur ➡ https://t.co/OBJnQXptaq

  • @OSIArabaESI
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    #ComisiónSalud @JDarpon ha explicado las claves de la transformación del sistema de salud llevada a cabo en Euskadi➡ https://t.co/KjghwbC9wq

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #OsasunBatzordea @JDarpon-ek Euskadin burutu den osasun sistemaren eraldaketaren berri eman du gaur ➡ https://t.co/dRg1

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)