Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Gorbeia (Gobernu Bilera 2016-03-07)

2016.eko martxoak 08
  • Batasuneko biodibertsitatea babesteko Natura 2000 Sarearen barne egongo da
  • Euskadin, natura-sarea Batasunaren intereseko 52 lekuk osatzen dute; horietatik 48 (% 92) dagoeneko Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dituzte
  • Zenbait ugaztunen bizilekua da aipatutako eremua, tartean, muxar grisa, lepahoria, ipurtatsa edo basakatua. Aldika, bisoi europarrak eta igarabak daude, baita narrastiak ere, tartean, apoarmatu istilzalea edota Schreiber muskerra

Gobernu-kontseiluak Natura 2000 Sarearen barneko Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Gorbeiako naturagunea, Araba eta Bizkaia artean kokatuta dagoena. Natura 2000 Sarea da Europako erakundeen apustu nagusia, Europar Batasunaren eremuan biodibertsitatea babesteari dagokionez.

 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik azaldu duenez, «Gorbeia bi aldiz da Naturagune Babestu; batetik, Natura Parkea delako, eta bestetik, Natura 2000 Sarearen barneko Kontserbazio Bereziko Eremua delako. Gainera, Itxinako Biotopo Babestuaren esparruan dago».

 «Ikuspegi teknikoaren arabera, eremu horretan Europako Zuzentarauan sartutako Batasunaren intereseko 27 habitat mota hauteman dira. Gorbeia ekosistema-aberastasun handiko eremua da, eta horiek egoera onean daude; milaka urtean erabili dira abeltzaintzarako», nabarmendu du Ana Oregik.

 Sailburuaren arabera, «natura-balio eta ingurune-aniztasun handiko eremua da Gorbeia; baso naturalak, txilardi eta belardi menditarrak, harkaiztegiak, hezeguneak –Altubeko urmaelak, Saldropoko hezegunea, esfagnadiak– eta errekastoak daude. Halaber, Gorbeian flora-espezie batzuen habitatak daude, zehazki, honako espezie hauenak: Narcissus pseudonarcissus ssp.nobilis, Iberiar penintsulako iparraldeko endemismoa, Gorbeiak ekialdeko muga zedarritzen duena; Narcissus asturiensis; Trichomanes speciosum; eta Spiranthes aestivalis orkidea».

 Espezieak

«KBE berrian, Espezie mehatxatuen Euskadiko Katalogoko “Arriskuan” kategorian sartutako 8 espezie eta “Kalteberak” kategorian sartutako 7 espezie daude. Gorbeiako hegazti-fauna kontserbazio-egoera onena duenetako bat da ingurune menditarren artean, baita adierazgarrienetako bat ere, espezie adierazgarrien komunitatea ondo egituratuta dagoelako, zehazki, basoei, harkaiztegiei eta espezie garai menditarrei dagokienez», esan du Oregik.

 Ugaztunak ere interes bereziko taldea dira; nabarmenenak, muxar grisa, ipurtatsa, lepahoria eta basakatua –kontserbazio lehenetsiko espeziea Europan–. Aldika, bisoi europarra eta igaraba ere ageri dira, bata zein bestea galzorian dauden espezie gisa katalogatuta daudenak EAEn. Gorbeian, halaber, interes bereziko narrastiak daude, tartean, apoarmatu istinzalea edo Schreiber muskerra. Era berean, urlehortar asko dago (4 urodelo eta 7 anuro), baita arrainak eta ornogabeak ere.

 Gorbeia BIL izendatzea proposatzeko kontuan hartutako natura- eta ekologia-balioez gain, kontuan hartu behar da EAEko paisaian erreferentzia nagusietako bat dela, eta sinbolo izaera ere eskuratu duela, kulturaren ikur adierazgarritzat ere hartzen dute eta euskal herritar guztiek eta, zehazki, inguruetako biztanleek.

 Mugak

«KBEren mugak zehazteko, lan-eskala hobetu da, eta dagokion azalera handiagotu. Naturagune Babestua handituta, lehen Natura Parketik eta BILetik kanpo zeuden bi eremu KBEren barne egongo dira; izan ere, bi eremu horiek garrantzi handikoak dira mehatxuan dagoen fauna eta intereseko habitatak kontserbatzeko. Bi eremu horiek garrantzi handiko urmaelak barne hartzen dituzte. Horiek Habitaten Zuzentarauak babestutako ornogabe-espezieen bizilekua dira: Kukulapadrako urmaela (Altube, Zuia udalerria) eta Yeserako urmaela (Beluntza, Urkabustaiz udalerria). Bi-biak EAEko Hezeguneen Inbentarioan sartuta daude», adierazi du Ana Oregik.

 Gorbeia azalera handiko mendilerroa da. Kantauri eta mediterraneo isurialdeen banalerroan kokatuta dago, zati bat Bizkaian eta beste bat Araban. Eremu garaia denez, klima menditarra du: mendilerroa horma gisako bat da Bizkaiko golkotik datozen haize hezeentzako, eta horrek desberdintasun handiak eragiten ditu iparraldeko isurialdearen (hezeagoa) eta hegoaldekoaren (lehorragoa eta eguzkitsuagoa) artean.

 «ES2110009 Gorbeia» espazioa eskualde biogeografiko atlantikoan kokatuta dago. Azaleraren zatirik handiena, zehazki, % 62, Arabako lurralde historikoan dago. Gainerakoa, iparraldeko isurialdekoa, Bizkaiko lurralde historikoari dagokio.    

 Gorbeia Naturagune Babestuaren identifikazioa eta kokapena.

ES2110009 KODEA

Izena  Gorbeia

BIL izateko proposatutako data    1997/12

BIL izaera berretsitako data          2004/12

Zentroaren koordenatuak W2° 48' 11"/N 43° 00' 53"

Azalera (ha)  20.226,4

Altuera gorena (m)  1.481

Altuera beherena (m)         227

Batez besteko altuera (m)  761,5

Eskualde administratzailea          Arabako LH (% 62,3), Bizkaiko LH (37,7%)

Eskualde Biogeografikoa  Atlantikoa

 Lurraren titulartasuna, udalerrika (ha-tan)

Udalerria       Publikoa        Pribatua        titulartasun publikoaren %-a

Areatza          546,6              28,0                95,1

Artea              57,4                74,7                43,5

Zeanuri         790,8              2.084,2          27,5

Orozko           2.538,1          1.379,1          64,8

Zeberio          79,7                51,2                60,9

Zigoitia          3.848,6          53,5                98,6

Zuia               7.051,0          286,2              96,1

Urkabustaiz  1.334,5          27,2                98,5

Orotara          16.242,1        3.984,3          80,3

 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nahiamendiable
    2016.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Natura2000Sarea Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Gorbeia ➡ https://t.co/faszqdqggI https://t.c

  • @OrtzadarSL
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - El Gobierno Vasco declara a Gorbeia como Zona Especial de Conservación (ZEC) (Consejo... https://t.co/2D4W2Fp2Ku

  • @uraEJGV
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - El Gobierno Vasco declara a Gorbeia como Zona Especial de Conservación (ZEC) (Consejo... https://t.co/2D4W2Fp2Ku

  • @uraEJGV
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Gorbeia (Gobernu... https://t.co/QJknHqhTGw

  • @mikel_uriguen
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #RedNatura2000 El Gobierno Vasco declara a Gorbeia como Zona Especial de Conservación (ZEC) ➡ https://t.co/OI7tl4jz4o

  • @ConsejeroD7
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #RedNatura2000 El Gobierno Vasco declara a Gorbeia como Zona Especial de Conservación (ZEC) ➡ https://t.co/OI7tl4jz4o

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #RedNatura2000 El Gobierno Vasco declara a Gorbeia como Zona Especial de Conservación (ZEC) ➡ https://t.co/OI7tl4jz4o

  • @haizeaikerketa
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Natura2000Sarea Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Gorbeia ➡ https://t.co/faszqdqggI https://t.c

  • @aritzfano
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Natura2000Sarea Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Gorbeia ➡ https://t.co/faszqdqggI https://t.c

  • @haizeaikerketa
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #RedNatura2000 El Gobierno Vasco declara a Gorbeia como Zona Especial de Conservación (ZEC) ➡ https://t.co/OI7tl4jz4o

  • @aldatzain
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #RedNatura2000 El Gobierno Vasco declara a Gorbeia como Zona Especial de Conservación (ZEC) ➡ https://t.co/OI7tl4jz4o

  • @BeautyBasques
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #RedNatura2000 El Gobierno Vasco declara a Gorbeia como Zona Especial de Conservación (ZEC) ➡ https://t.co/OI7tl4jz4o

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)