Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Gasteizko Michelin enpresa bisitatu du 50. urteurrenean

2016.eko martxoak 07
  • Urkulluk trebakuntza espezializatua goraipatu du, gazteak lan-munduan sartzeko duen balioagatik
  • Eskerrak eman dizkie enpresa honi eta urteetan ETAren terrorismoa bizi izan duten gainerakoei, erroei eutsi izanagatik

Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua lagun duela, Gasteizko Michelin lantegian izan da, enpresa honek Gasteizen 50 urte egin dituela eta. Eusko Jaurlaritzak lanbide-heziketa dualaren alde egindako apustua nabarmendu du lehendakariak, iritzita gazteei trebakuntza integrala ematen diela lanpostu bat topatzeko garairako. Lehendakariak azpimarratu du pneumatikoen lantegiak ere helburu berbera partekatzen duela.

Hain justu, bisitaldian, lehendakariak bertatik bertara ezagutu du enpresaren trebakuntza-zentroa, Michelin Standard Training; trebakuntza espezializatuaren aldeko apustu garbia, inondik ere. «Etorkizuneko enpresa berritzaile eta teknifikatuak giza baliabide aurreratuak behar ditu; gaitutako langileak, trebatuak eta enpresaren eskakizun berrietara egokituak», nabarmendu du.

Lehendakariak, era berean, 50. urteurren hau baliatu du Michelin lantegiari eskerrak emateko, Euskadin errotu izanagatik, nahiz eta terrorismoaren mehatxua bizi izan duen. Hain justu, gogorarazi du enpresako zuzendari nagusi izandakoa, Luis Abaitua, 1979an ETAren komando batek bahitu zuela. Alde horretatik, adierazi du urteurren hau «omenaldi bat» ere badela hamarkada luzez indarkeriaren presioa bizi izan duten enpresarientzat. «Jaso bezate gure errekonozimendua. Herri honetan errotu dira, hemen inbertitu dute eta konpromiso ederra erakutsi dute», amaitu du.

Michelin lantegia Gamarran dago, eta 1966ko urtarrilaren 5ean ipini zuten martxan. Lantegiak 3.200 lanpostu zuzen sortzen ditu, eta milaka zeharkako enplegu ere bai. Pneumatiko-fabrika hau, gaur egun, Arabako eta Euskadiko enpresa liderren artean dago.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2016.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita la empresa Michelin de Vitoria por su 50 aniversario https://t.co/mKSJMUuZJN

  • ana
    2016.eko martxoak 08

    pues me alegro @iurkullu

  • @vldani
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gaur Gasteizko Michelin lantegian izan gara empresa honen 50. Urteurrenean ➡ https://t.co/rKiekvK6yS https://t.co/VqwcQCmIEW

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)