Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1,8 milioiz laguntzen du ehun jasangarritasun-proiektu, euskal udalerrietan

2016.eko martxoak 04

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ehun jasangarritasun-proiektu inguru lagundu ditu Euskadiko udalerrietan, milioi bat eta zortziehun mila euro horretara bideratuta. Iosu Madariaga Ingurumeneko Sailburuordeak adierazi duenez, “jasangarritasuna tokiko mailan sustatzen duten ekintzak lagungarriak dira Euskadik ezarrita dituen ingurumen-helburuak lortzeko, alegia, 2020rako Ingurumen Esparru Programan eta Klima 2050, Klima Aldaketaren Euskal Estrategian ezarritako helburuak lortzeko.

Garapen jasangarria tokiko mailan sustatzeko xedez Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak udalerriei eman dien laguntza ekonomikoa 1.810.000 euroko izan zen 2015ean, alor hauetan egindako proiektuetarako: lurzoru kutsatuak, klima-aldaketa eta atmosfera, kapital naturala eta biodibertsitatea, eta jasangarritasunerako hezkuntza.

“Lurzoru kutsatuen” alorrean, zuzkidura ekonomikoa 550.000 €tik 913.000 €ra pasatu zen 2015ean, 19 proiektu finantzatzeko; horien artean, azpimarratzekoak dira jarduerarik gabeko zabortegiak eta iragan industriala duten lurrak lehengoratzeko proiektuak, lur horiek etorkizunean espazio publiko gisa erabili ahal izateko. Diruz lagundutako jardueren xedea da 78.140 m2ko azalera ikertzea eta 291.350 m2 lur erabilera publiko berrietarako berreskuratzea

“Kapital naturala eta biodibertsitatearen” alorrean, berriz, 14 proiektu finantzatu ziren; horietako 12 Europako naturgune babestuen Natura 2000 Sarean integratutako espazioetan garatu ziren, osorik edo zati batean. Laguntza gehien jaso duten proiektuen gaiak hauexek izan dira: intereseko habitaten babesa, espezieen ezabaketa eta putzu eta hezeguneen berreskurapena. Proiektu horiek gauzatzeko lanak 2017ko amaierara arte iraun dezake, eta bidea emango du EBrentzat interesa duten habitat naturalen 360 hektarea lehengoratzeko edo hobetzeko; bertoko espezieekin lehiatzen diren anfibio inbaditzailerik gabeko azalera bikoizteko, hiru hektareatik sei hektareara pasatuz; eta ia 1.000 m2 putzu eta hezegune lehengoratzeko.

 

 

Egokitzapena

“Klima Aldaketa eta Atmosferaren” eremuan, berotegi-efektuko gasen murrizketa izan da jarduera-ardatz nagusietako bat, 8 proiekturekin; horien artean sartzen dira, besteak beste, basoberritze-proiektuak, karbono-isurbide gisa jarduteko duen ahalmenagatik; mugikortasun proiektuak, bidegorrien eraikuntzarekin, garraio kolektiboko linea berrien sorrerarekin edo ingurumena errespetatzen duten garraiobideen erosketarekin.

Proiektu gehien jaso dituzten jardunbideen artean, beste bat udalerrietako zarata-mapak egitea izan da.

Klima-aldaketarako egokitzapena izan da ekimen berritzaileenak jaso dituena, diruz lagundutako proiektuak bost soilik izan arren. Hala, adibidez, aurreneko aldiz finantzatu da klima-aldaketako parametroak udalerri bateko hirigintza-antolamenduan integratzeko lana; horrekin batera, edateko uraren hornikuntza optimizatzeko proiektu bati ere eman zaio diru-laguntza, lehorte-aldiei aurre egin ahal izateko.

Klima-aldaketarekin zerikusia duten proiektuak 2017ko amaierara arte gauzatu daitezke, eta bidea emango dute urtean 998 t/urte CO2 murrizteko eta guztira 2.052 kg partikula eta 1.823 kg NOx murrizteko, tokiko garraio publikoa eta motorizatu gabeko mugikortasuna sustatzearen bidez; halaber, beste jarduera batzuen artean, 28.1000 zuhaitz edo zuhaixka baino gehiago landatuko dira.

Jasangarritasunerako hezkuntzaren ildoak 160.000 € izan zituen. Bertan, 90 udalerri baino gehiago daude inplikatuta, 337 ikastetxerekin, eta 174.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @UsbeCharger
    2016.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    El #GobiernoVasco apoya con 1,8 millones de euros un centenar de proyectos de #sostenibilidad en municipios vascos https://t.co/MROPSObaRh

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritzak 1,8 milioiz laguntzen du ehun jasangarritasun-proiektu, euskal... https://t.co/snh64JiI2Z

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 1,8 milioiz laguntzen du ehun jasangarritasun-proiektu, euskal udalerrietan ➡ https://t.co/sEjr2j82fw

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco apoya con 1,8 millones de euros un centenar de proyectos de sostenibilidad en municipios vascos ➡ https://t.co/hTulFCGB6z

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)