Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Etxebarrin aurkitu dituzten Gerra Zibileko soldaduen gorpuzkinak ateratzeko lanetan parte hartu du

2016.eko martxoak 05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Itxura guztien arabera, tropa frankistek 1937ko apirilean preso hartu eta ondoren hildako soldaduenak dira.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Etxeberriako alkate Jesús Iriondo, Etxebarrian izan dira gaur goizean, Gerra Zibilean, Eusko Gudarosteko hildako hainbat soldaduren gorpuzkinak ateratzeko lanetan.

Aranzadi zientzia-elkarteko teknikari talde batek egin ditu gorpuzkinak ateratzeko lanak, Paco Etxeberria antropologo forentsea zuzendari zutela. Haiei laguntzen izan da, era berean, ikerketa sustatu duen toki-elkartea: Ahaztuen Oroimena. Markinaldeko Frentea 1936. Ekitaldian Jesús Iriondo Etxebarriko alkatea ere izan da.

Joan den urtarrilean izan zuten lurperatzeon berri. Ahaztuen Oroimena elkarteko kideek topatu zituzten, hain justu, euskal armadak 1936an eraikitako Zelaietaburuko lubakia leheneratzen eta bertako sasiak garbitzen ari zirela.  Lan horiei esker, inguruotan izandako gerra-jarduerarekin lotutako material metaliko ugari berreskuratu da, baita giza hezurrak ere, hala nola hortz-protesiak eta kubitu zati bat.

San Migel gain inguru horretan (Etxebarria-Elgoibar) egindako ikerketek erakusten dutenez, hiru euskal soldaduren gorpuak daude lurperatuta, hain justu, Urkarregi mendiaren  tontorretik gertu atxilotutako hiru euskal soldadurenak.

Testuingurua

Mola jeneralak agindutako eraso frankistaren hasieraren ondorioz, Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugako borrokek 1937ko apirilaren 19ko astean izan zuten gordintasun handiena –Markinako sektore izenez ezagutzen da inguru hori–. Puntu garaiak kontrolatu nahi izan zituzten, Urkarregi mendia, esaterako; horren berri ematen dute ingurumari horietan topatutako lubakiek eta material ugariak (soldaduen munizioa eta bestelako hornidura).

Hilobien plana

Eusko Jaurlaritza 2002tik ari da gerra zibilean desagertutako pertsonak bilatzen eta identifikatzen. Duela gutxi aurkeztu zen hilobiak ikertzeko eta lokalizatzeko 2015-2020 arteko Euskal Plana, helburu horiek erdiesteko. Oraingoa aurtengo laugarren aldia da gorpuak hobitik ateratzen dituztena.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jesuspedreira
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos participado en la exhumación de los restos mortales de combatientes de la Guerra Civil hallados en Etxebarria➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Etxebarrin aurkitu dituzten Gerra Zibileko soldaduen gorpuzkinak ateratzeko lanetan parte hartu dugu ➡ https://t.co/fdgs8Vh2cu

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Hemos participado en la exhumación de los restos mortales de combatientes de la Guerra Civil hallados en Etxebarria➡ https://t.co/LnbBHYW1FS

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)