Berriak
Eu

Memoriaren Plaza ekimen partehartzailea Tolosan ezarriko da

2016.eko martxoak 04

Memoriaren erakusketa Tolosako Triángulo Plazan kokatuko da martxoaren 9tik 15era

Tolosako alkateak Olatz Peonek eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuko zuzendariak, Aintzane Ezenarrok, Memoriaren Plaza Tolosan izango duen programazioa aurkeztu dute. Herritarrek parte hartzeko proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Lekukotza-bilketari bide emateko, Tolosako auzokideengana hurbilduko da Memoriaren Plaza, martxoaren 9tik 15era bitartean Triángulo Plazan egingo den erakusketa batean.

Gaur goizean Tolosako Udaletxean egindako prentsaurreko batean, Olatz Peon alkateak adierazi du Tolosan bertan, urte asko daramatzatela lanean herritarrek bizi izandako bortxa egoerak identifikatzeko: “hain zuzen orain bertan amaitzen ari gara Aranzadi zientzia elkartearekin batera 1945etik 1979ra bitarte, frankismoaren diktadura eta oroimen historikoa aztertuko duen ikerketa, eta beste ikerketa lerro batzuk martxan jartzear gara”.

Tolosako alkatearen ustetan jakina dazauria ez dagoela itxita: “oinazeak bere horretan jarraitzen du, konpondu gabe. Baina itxaropentsu jardun behar dugu; aurrera egin behar dugu, atzean duguna ahaztu gabe, gogoratuz, eta noski aztertuz. Eta azterketa horren ondorioak baliatu etorkizunari begiratzeko. Elkarrekin, aniztasunean, memoria anitz hori sortuz”.

HELBURUAK

Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

  • Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  • Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  • Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  • Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

ERAKUSKETAGUNEA

Martxoaren 9tik 15era Triángulo Plazan izango da memoriari buruzko erakusketa. Honako gune hauek izango ditu:

  • Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
  • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
  • Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.

 PROGRAMA

Aintzane Ezenarrok Memoria Plazaren programazioa azaldu du: 

  • Martxoak 9, 18:00etan: Erakusketaren irekiera ekitaldia.
  • Martxoak 10, 19:30ean: Memoriaren transmisioa belaunaldi berriei. Mahai-ingurua, Andoitz Korta eta Pili Zabalaren partehartzearekin.
  • Martxoak 14, 19:00etan: Tolosako memoria: Alkate-ohien arteko solasaldia

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Memoriaren Plaza 2015eko ekainean hasitako ekimen bat da. Batetik, herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzean datza; bestetik, memoriari buruzko elkarrizketa bat hastea hainbat eztabaida taldeen artean. Lehen fasea amaituta, Gogora Institutuak memoria anitz horiek ikusgai egin eta zabaldu nahi ditu, bere lekukotza eskaini nahi duen ororentzako espazioak sortuz. Otsailaren lehen egunetan Memoriaren Plaza erakusketa ibiltaria Bilbon kokatu da eta aurrerantzean Durangon izango du geldiunea. Bilbon egin zen bezala, Durangon ere hurbileko eskoletako DBH eta Batxilergoko ikasleek hartuko dute parte. Dagoeneko 120ren parte-hartzea aurreikusita dago.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @tolosaudala
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PazConvivencia Tolosa acogerá la iniciativa de participación ciudadana Plaza de la Memoria ➡ https://t.co/xGt2Uj8GlQ #MemoriaP…

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    #BakeaBizikidetza Memoriaren Plaza ekimen partehartzailea Tolosan ezarriko da ➡ https://t.co/nzYfmAX76c #MemoriaPlaza

  • @ZabalganaBatuz
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PazConvivencia Tolosa acogerá la iniciativa de participación ciudadana Plaza de la Memoria ➡ https://t.co/xGt2Uj8GlQ #MemoriaP…

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    #PazConvivencia Tolosa acogerá la iniciativa de participación ciudadana Plaza de la Memoria ➡ https://t.co/0TWLwxCaMP #MemoriaPlaza

  • @nmelg
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PazConvivencia Tolosa acogerá la iniciativa de participación ciudadana Plaza de la Memoria ➡ https://t.co/xGt2Uj8GlQ #MemoriaP…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Olatz Peon, alcaldesa de Tolosa