Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gora egin du eraikuntza obrak egiteko udalek emandako lizentzia kopuruak

2016.eko martxoak 04

Obra handietarako 2.744 lizentzia eman zituzten euskal udalek 2015ean, eraikuntzak azken bi urteetan izan duen suspertzearen seinale.

 

2011 urtea kenduta, 2.833 lizentzia eman zirenez, krisia hasi zenez geroztik, 2014 izan da Euskadiko udalek obra handi gehien baimendu dituzten urtea, 2.744 lizentzia. Horrek sektorea suspertzera egiten ari dela berresten du, 2014ko datuek iragarritakoari segida emanez.

2015eko azken hiruhilekoko Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika (http://www.euskadi.eus/prentsa_oharra/2015eko-4-hiruhilekoko-emaitzen-txostena-eaeko-eraikuntzari-eta-etxebizitzari-buruzko-estatistika-eeee/web01-s2enple/eu/) osatu ohi du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, eta horren arabera, obra handiak egiteko emandako udal-lizentzien % 6,2ko hazkundea  etxebizitza berrien eraikuntzan dinamismoa handitu izanaren eta birgaikuntza-jardueren suspertzearen ondorio da, nahiz eta azken hori aurreko urteetan baino apalago hazi. Horrela bada, Eusko Jaurlaritzak kontserbazio-lanetarako, irisgarritasun unibertsalerako edo eraginkortasun energetikorako (egiturak indartzea, fatxadak konpontzea eta igogailuak instalatzea, besteak beste) ematen dituen laguntza ekonomikoak izan dira –2015ean, 14,7 milioi euro– lizentzia kopuruan gorakada eragin dutenak.

Laguntzen % 81,6 eraikinak birgaitzera bideratu ziren, eta % 16,2, aldiz, eraikin eraiki berrietara. Beraz, emandako hamar udal-lizentzietatik zortzi birgaikuntza-jardueretara bideratu ziren.

Oso aipagarria da Gipuzkoako datua, % 18,2 hazi denez. Araban zein Bizkaian datuak positiboak izan dira, baina ez horrenbeste: % 3,6 eta % 3,2 hurrenez hurren.

Bestalde, eraikuntza berrietarako emandako lizentzia kopurua % 13,8 hazi zen 2014 eta 2015 urteen artean; orotara, 444 lizentzia gehiago. Oso aipatzekoa da Gipuzkoako datua; % 39,8 hazi da, baita Arabakoa ere (apalagoa izan arren; % 14,2). Kontrara, Bizkaian kopuru horrek behera egin zuen zertxobait; % 0,6.

Birgaikuntzarako lizentzien kasuan ere Gipuzkoa da emaitza hobereneko lurraldea; % 14ko hazkundea. EAEn, 1998tik hona, mota horretako lizentzia gehien eman ziren urtea 2015 izan zen; orotara, 2.240 lizentzia. Kopuru hori emandako obra handietarako lizentzien % 81,6 da.

 

Etxebizitzetarako baimen gutxiago

Etxebizitzetarako baimen gutxiago eman ziren 2015ean, zehazki, hamar urte lehenago emandakoak baino % 31,2 gutxiago. Datu horrek argi uzten du etxebizitzetarako lizentziek zenbateko garrantzia duten emandako lizentzia guztiekiko. Bizitegi erabilerarako ez diren proiektuetan, ordea, aipatutako proportzioa % 5,6koa da. Horren arrazoi nagusia da industriarako eta energiarako baimen gutxiago eman direla.

Bizitegi-erabilerarako ez ziren obretarako lizentzien artean, emandako lizentzia gehienak zerbitzuen sektorearekin lotutako obretarako izan ziren. 2014an, zerbitzuen sektorea suspertu egin zen eta jarduera osoaren % 64,5 hartu zuen. Alabaina, 2015ean berriz ere atzera egin du, eta % 61,3koa izan da; hau da, guztira, 476 lizentzia eman dira. Murrizketa hori 2014 eta 2015 urteetan industrian eta energian emandako lizentzia kopuruaren gorakada handiaren (% 36,6) ondorio da; aldi horretan, ordea, zerbitzuen sektorean emandako lizentzia kopurua ia ez da aldatu (% 1,1).

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)