Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren Tolosaldeko ESI-KO populazioak kontsultategi berria du Berastegin

2016.eko martxoak 04

Gaurtik aurrera, Berastegik sendagile-kontsultategi berria izango du, udalerriaren erdigunean bertan. Urtean 4.000 bat pertsona artatuko dituela jo dute.

Zentro berria gaitzeko, Osakidetzak 80.000 euroko inbertsioa egin du: 150 metro karratu baino gehiagoko azalera du eta gaur egungo irisgarritasun-araudian aurreikusitako betekizun guztiak betetzen ditu. Instalazio berriei esker, osasunaren arloko profesionalek kontsulta zabalagoak, altzari berriak, bainugeladun aldagelak eta materialen biltegiak izango dituzte. Aldi berean, pazienteei espazio egokiagoa, zabalagoa eta erosoagoa eskaintzen die.

Osakidetzako zuzendari nagusiak, Jon Etxeberriak, nabarmendu duenez, «Tolosaldeako biztanleei emandako osasun-laguntzaren kalitatea etengabe hobetzeko prozesuan kokatu behar da zentro mediko horren irekiera. Hain zuzen, 2015eko urtarrilean Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua martxan jarri zenean hasi zen prozesu hori». Duela gutxi, inguruko osasun-laguntzaren kalitatea hobetzeko prozesu horren barruan ere, behin betiko Tolosako Anbulatoriora eraman zuten Ibarrako Osasun Zentroan zegoen Osakidetzaren errehabilitazio-zerbitzua.

ESI delako antolaketa-egitura Osakidetzaren Plan Estrategikoaren barruan sartzen da eta joan den abenduan  Euskadi osoan abiarazi zen. Arreta integraleko eredu bat da, Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko laguntza-zatiketa gainditzen duena.  Horrez gain, gizarte zerbitzuekin harrremanetan jarduteko egokiena da, populazio-ikuspuntu batetik abiatzen delako, erakunde bakar batean bilduta eta eremu geografiko zehatz  batekin; alegia, zahartzeari, gaixotasun kronikoei zein menpekotasunari ahalik eta erantzunik hoberena eman ahal izateko. Hala, pazienteari arreta hobea eskaintzen zaio, ez baitu berak bi mailen arteko hausturarik hautematen, zaintza jarraitu eta koherente bat baizik.

Tolosan, 2016ko martxoaren 4a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzaren Tolosaldeko ESI-KO populazioak kontsultategi berria du Berastegin ➡ https://t.co/rhE9JyxsvE https://t.co/kKD4WJJRmI

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)