Berriak Osasuna
Eu

Osakidetza saritu dute patologia anitzeko pazienteen arretaren arloko berrikuntzagatik

2016.eko martxoak 03
  • CNIS saria jasotzen dute Administrazioen eta Zerbitzu Publikoen Eraldaketa Digitalari ekarpen handiena egiten dioten proiektuek.

Osakidetzak gaur arratsaldean jaso du saria Madrilen egin den 2016ko CNIS sariak banatzeko ekitaldian. Aurtengoa, VI. edizioa da eta Osakidetzak, zehazki, Europako proiektu berritzaileenaren saria jaso du. Edizio horretan saritu duten Osakidetzaren proiektuaren helburua da patologia anitzeko pazienteei arreta-eredu integratua eskaintzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez. Europa-mailako Carewell proiektuaren barne dago eta Osakidetzako hainbat erakunde ari dira bertan lanean, tartean, Tolosaldeko ESI, Uribeko ESI, Bilbo-Basurtuko ESI, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESI, Barrualde-Galdakaoko ESI, Arabako ESI, Santa Marina Ospitalea eta Kronikgunea.

Behar konplexuak dituzten pazienteei arreta integratua emateko antolaketa-eredu berritzaile honen helburua da zaintza eta osasun-arreta hobetzea. Horretarako, hiru jarduera-lerro hauek zehazten ditu: profesionalen arteko koordinazioa eta komunikazioa; pazienteari etxean arreta ematea, pazienteak gaixotasunari loturiko zainketa eta kudeaketa dagokion neurrian bere gain hartzeko gaitasuna kontuan hartuta; eta IKTak erabiltzea, elementu bereizle gisa.

Osakidetzak eta Kronikgunek bultzatutako proiektua da Carewell, Europako zazpi herrialdek parte hartzen dutena (Alemania, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Kroazia, Italia eta Polonia). Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ildo estrategikoen barne dago, zehazki, zahartzaroari, kronikotasunari eta mendekotasunari loturiko erronkei aurre egiteko jardunbide proaktiboetako bat da, hala nola osasun-sistemaren jasangarritasunari eta pazienteen bizi-kalitatea eta osasun-emaitzak hobetzeko berrikuntza-ahalmenaren iraunkortasunari loturikoei aurre egin ahal izateko.

Administrazioen eta Zerbitzu Publikoen Eraldaketa Digitalari ekarpen handiena egiten dioten proiektuak nabarmentzeko CNIS sarien deialdi honetara 46 zerbitzuk eta erakundek 80 proiektu baino gehiago aurkeztu dituzte.  

Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak eta Tolosaldeko ESIko kudeatzaile Marisa Merinok jaso dute saria gaur arratsaldean Madrileko Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionaleko auditoriumean egin den ekitaldian. Horrela amaitu da VI. CNIS biltzarra, herri-administrazioek, sektoreko enpresa nagusiek eta adituek parte hartu duten administrazio elektronikoari buruzko topaldia.        

Ekitaldia amaituta, Jon Etxeberria pozik agertu da: «Sari hau Osakidetzako eta Kronikguneko profesional guztiek egindako lanaren emaitza da eta, gainera, euskal osasun-sistemak, pertsonek osasun-arreta eta bizi-kalitate onena izatea xede, interes orokorreko ekimenak garatzeko gaitasuna duela frogatzen du».

Carewell proiektuak lehen jasotako sariei gehitu behar zaie gaurkoa. Horietan nabarmenena pasa den urtarrilean jasotako Quality Innovation of the Year 2015 saria da; Euskadi-mailan, irabazle atera zen, eta finalista, berriz, Tallinen banatutako nazioarteko sarietan.

Vitoria-Gasteiz, osteguna, 2016.eko martxoak 3

20 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @TGPSite
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos https://t.co/PgXavipk1l

  • @rosajimzuasti
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos https://t.co/4qgBnRQfF9

  • @ecuepSEMES
    2016.eko martxoak 07
  • @ecuepSEMES
    2016.eko martxoak 07
  • @Aitorrtxu
    2016.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Que gran trabajo esta haciendo el Departamento de Salud del Gobierno Vasco y Osakidetza. Casi todo buen trabajo... https://t.co/nY5fgCrJCD

  • @MarisaMerinoH
    2016.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetza saritu dute patologia anitzeko pazienteen arretaren arloko berrikuntzagatik ➡ https://t.co/96jtspmS6b https:…

  • @MarisaMerinoH
    2016.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetza premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos ➡ https://t.co/gq0VHIldM6 https://t.…

  • @gananzia
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos https://t.co/e5xK2AVq2D

  • @mikel_franco
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Gobierno Vasco: Osakidetza premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos https://t.co/zsRuXEAgio

  • @JosuneR
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @DonostiakoOsp: .@OsakidetzaEJGV premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos ➡ https://t.co/J0VpLDfw2g https:…

  • @fencinar1
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: .@OsakidetzaEJGV premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos ➡ https://t.co/ppCY7aFNZX https://

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    [SARIA] @OsakidetzaEJGV saritu dute patologia anitzeko pazienteen arretaren arloko berrikuntzagatik ➡ https://t.co/kUeIQRpcu0

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    .@OsakidetzaEJGV premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos ➡ https://t.co/J0VpLDfw2g https://t.co/xVUACW3bVT

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    .@osakidetzaEJGV saritu dute patologia anitzeko pazienteen arretaren arloko berrikuntzagatik➡https://t.co/J0VpLDfw2g https://t.co/6h2daTC8GQ

  • @ObservadorSNS
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Gobierno Vasco: Osakidetza premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos https://t.co/zsRuXEAgio

  • @ronusol
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: .@OsakidetzaEJGV premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos ➡
    https://t.co/yZ7dWBY6va https…

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    .@OsakidetzaEJGV premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos ➡
    https://t.co/yZ7dWBY6va https://t.co/xO9T5ODeFm

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    .@osakidetzaEJGV saritu dute patologia anitzeko pazienteen arretaren arloko berrikuntzagatik➡https://t.co/yZ7dWBY6va https://t.co/xUFXlRFbJy

  • @uriz_javier
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Gobierno Vasco: Osakidetza premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos https://t.co/zsRuXEAgio

  • @jdarpon
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco: Osakidetza premiada por su innovación en la atención a pacientes pluripatológicos https://t.co/zsRuXEAgio

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marisa Merino,Tolosaldeko ESIko kudeatzailea