Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoei hasiera emango die Berrizko Krosak

2016.eko martxoak 03

200 neska-mutil lehiatuko dira Berrizen, Eskolarteko Kirol Jokoetako Krosean

Berrizen jokatuko da aurten Euskadiko Eskolarteko 35. Kirol Jokoei hasiera emango dien lehen proba: Krosa. 13 eta 14 urte bitarteko 200 eskolaume inguruk parte hartuko dute igandean, martxoak 6, Berrizburu futbol-zelaiaren ondoan prestatu den zirkuituan goizeko 11:00etan hasita.

Neguko kirol modalitatea izaki, Krosa izan ohi da Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoei hasiera ematen dien proba. Bilbon jokatuko dira aurten Eskolarteko Kirol Jokoak, maiatza eta ekainean. Guztira, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 2800 neska mutil inguru elkartuko dira udaberrian;  alegia, lurralde bakoitzeko infantil mailako kirolari eta talde irabazleak. Honako kiroletan lehiatuko dira: aerobic, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnasia erritmikoa, herri kirolak, judoa, karatea, kirol egokitua, euskal pilota, errugbia, tenisa, mahai tenisa, boleibola, hondartza boleibola, eta igeriketa.

Kirol praktikaren bidez, gazteen artean bizi ohitura osasuntsuak sustatzea da Eskolarteko Kirol Jokoen helburua. Iaztik, kirol proba hauek gailu mugikorretarako aplikazio propioa ere badute: Jokoeskolarrak app-a. Txapelketaren inguruko informazio guztia smartphonetik kontsulta daiteke, modu azkar eta erosoan. Eskuragarri dago esteka honetan:

http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/informazioa/mugikorrentzako-aplikazioa/r46-518/eu/

 

www.euskadi.eus/jokoeskolarrak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)