Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta EAEko udalek paisaia eta lurraldea kudeatzeko esperientziak partekatu dituzte

2016.eko martxoak 03
  • Arabako Errioxako, Enkarterrietako eta Urola Kostako eremu funtzionaletako lurralde plan partzialetan paisaia zehazteko izapideak abiaraziko dituzte
  • Ana Oregi: «Eusko Jaurlaritzak paisaiari buruzko lehen master ofizialean laguntzen du, EHUren eta Unescoren Kultura Paisaiak eta Ondarea Katedraren bidez, eta Eskolako Agenda 21en unitate didaktikoak prestatzen ditu»

 

 

Euskadiko hainbat udalerritako ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan izan dira gaur goizean, paisaia kudeatzeari buruzko beren esperientziak partekatzen. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik adierazi du Arabako Errioxako, Enkarterrietako eta Urola Kostako eremu funtzionaletako lurralde plan partzialetan paisaia zehazteko izapideak abiaraziko dituztela, katalogoen hiru proiektu-piloturen emaitza modura. «Orain, Donostialdeko eremu funtzionala zehazten eta katalogoa osatzen ari gara, besteak beste», azaldu du.

 

Oregik zehaztu duenez, 2014an eta 2015ean diru-laguntzak eman zituzten udalek paisaiaren ekintza-planak prestatzeko. Gainera, hezkuntzaren, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren arloan, Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena du EHUren eta Unescoren Kultura Paisaiak eta Ondarea Katedrarekin.

 

Ana Oregik eta Izaskun Iriarte sailburuordeak azaldu dute katedra horren bidez, Eusko Jaurlaritzak paisaiari buruzko lehen master ofiziala sortzen lagundu duela, eta Eskolako Agenda 21en bitartez ikastetxeetan lantzeko unitate didaktikoak prestatzen dituela.

 

Paisaiari buruzko dekretuan jasotako tresnekin lan egiteko garrantzia zabaltzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bi diru-laguntza deialdi antolatu ditu. Gaur goizeko bileran, 2014ko deialdiaren emaitzak aztertu dituzte, ondorioak ateratzeko eta sendotzeko bide bat sortzeko. Bestalde, 2015eko onuradunei beren esperientziak azaldu dizkiete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús Mari Erquicia, Victória Azpiroz