Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

IVAPek parte partzen du Espezialista ikastaroan eta Masterra Ogasun eta Finantza Publikoetan izenekoan. Bata zein bestea EHUk antolatu ditu

2010.eko irailak 13

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP), Justizia eta Herri Administrazio Sailari atxikitako erakunde autonomoak,  Espezialista ikastaroan eta Masterra Ogasun eta Finantza Publikoetan izenekoan hartzen du parte. Bata zein bestea Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatu ditu.  

Bi kasuotan saioak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Sarriko) izango dira eta Unibertsitatetik, Eusko Jaurlaritzatik, foru aldundietatik, Estatuko Administraziotik, autonomia erkidegoetatik, Europar Batasunetik eta enpresa pribatutik etorritako irakasleek emango dituzte.  Irailaren 20ra arte izena emateko aukera egongo da EHUko Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Atala webean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko