Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Hamabi traineru onenek Guadalquivir ibaian abiaraziko dute aurten liga, Andaluzian Euskadi helmuga turistikoa indartzen jarraitzeko

2016.eko martxoak 04

 

Euskadi-Basque Country Bandera Sevillara iritsi da, 2015ean Euskadira bisitan etorritako andaluziar turismoa % 20 goratu ostean

  • Datorren ekainaren 19an, Guadalquivir ibaiak hartuko du Estatuko traineru-txapelketa garrantzitsuena den San Miguel Ligaren hasiera. Txapelketak, gainera, Andaluzian Euskadiko turismoa sustatzeko balioko du. Iaz III. Euskadi-Basque Country Bandera Malagan arrakastaz egin ostean, aurten Sevilla hiria hautatu dute IV. edizioa jokatzeko.
  • Andaluzia lehentasunezko merkatu bat da Euskadirako eta hazkunde handia izan du: % 51,8 azken bost urteetan. 2015ean % 20 hazi, eta 120.000tik gora bisitari etorri zen Andaluziatik Euskadira; hala, Estatuko laugarren merkatu garrantzitsuena izan zen, Madrilen eta Kataluniaren ondoren.

Eusko Jaurlaritzak Basquetourren eta TKEren eskutik sustatzen du Euskadi-Basque Country Bandera, Euskadiko turismorako lehenetsitako merkatuetarako sustapen-ekintza gisa. Aurten, Sevillan egingo dute, ekainaren 19an.

Guadalquivirreko urak aukeratu dituzte Andaluzian Euskadi helmuga indartzen jarraitzeko, euskal tradizioari eta kulturari, basque style delakoari, lotutako kirol baten edertasuna dutela medio.

Iaz Malagako uretan arrakasta handia bildu, eta aurten ere CaixaBank Koroa irabazteko lehia abiaraziko du estropadak. Horrenbestez, Sevillako uretara joango zaizkigu 12 traineru onenak, 2015ean Hondarribiko Ama Guadalupekoak eta aurreko urteetan Urdaibai Aviak eta Orio Babyautok etxera eramandako bandera eskuratzeko norgehiagokara.

Euskadiko turismorako erreferente nagusietakoa da oraindik ere Estatuko merkatua, nahiz eta azken urteetan krisialdiak kaltetu egin duen. Orain suspertzen hasi dela, Eusko Jaurlaritzak susperraldi hori indartu nahi du.

Horretarako, sustapen-jarduerak garatuko ditu hala Bartzelonan nola Madrilen, azoka espezifikoekin; izan ere, lehenengo eta bigarren erkidegoak dira bisitari kopuruari dagokionez.

Gaur egun, Andaluziatik etorritako bidaiarien hazkunde nabarmena dela-eta, Euskadi-Basque Country Banderaren moduko sustapen-ekintza garrantzitsu bat Andaluzian egiteko jarraitzeko unea dela jo du Eusko Jaurlaritzak.

Andaluzia estatuko laugarren merkatua da, Euskadira sartzen diren turisten % 7 hartuta, euskaldunen barne-turismoaren atzetik (% 23tik gora), bai eta Madrileko (% 20) eta Kataluniako bisitarien atzetik ere (% 14).

Nazioarteko merkatuak ere aintzat hartuz gero, Andaluzia bosgarren da bisitari kopuruan. 2015ean izandako bisitari guztiak hartuta –eta hiru milioitik gora izan ziren–, Frantzia laugarren postuan dago eta Andaluzia bosgarrenean.

*Kirol-ekitaldiari buruzko informazio gehiago, TKEren oharrean.

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Iigo16593410
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las 12 mejores traineras abrirán este año la liga San Miguel en el Guadalquivir para seguir #Euskadi en #Andalucía ➡ https://t.…

  • @borjarobles
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las 12 mejores traineras abrirán este año la liga San Miguel en el Guadalquivir para seguir #Euskadi en #Andalucía ➡ https://t.…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)