
0
URAk Gobela ibaiaren ibilgu berriko ertzen testurizatzea hasi du, Getxon
La Avanzada-tik El Carmen kaleko pasabiderainoko tartea
URA, zutoin-oholez egindako Gobela ibaiko horma berrien eraikuntza amaitu ondoren, estaldura lanekin hasi da, La Avanzadatik El Carmen kaleko pasabidera doan tartean.
El Carmen kaleko pasabidera heltzen garenean tratamendua aldatu egingo da, puntu horretatik Leioa Hiribideko Zubira doan tarteko ibaiertz berriak sekzio trapezoidaleko harri-lubeta eta ezpondekin egin baitira, birlandatu beharrekoak.
Lan horiek bukatutakoan, El Carmen kaleko pasabidearen berrezarpenarekin eta La Avanzada-tik Leioa Hiribideko zubirainoko tartearen urbanizazioarekin jarraituko dugu. Lan horiek urte honetako lehenengo seihilabetekoan burutuak egotea aurreikusten da.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan