Berriak
Eu

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erakundeen erantzuna hobetzeko nazioarteko mintegi batean parte hartu du Emakundek

2016.eko martxoak 02

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, beste 25 herrialdeetako ordezkariekin batera, Istanbulen (Turkia) otsailaren 29an eta martxoaren 1ean ospatutako emakumeen kontrako indarkeriari buruzko nazioarteko mintegi batean parte hartu du. Mintegia UNFPA-k (Fondo de Naciones Unidas para la Población) antolatu du UN Women erakundearekin batera eta indarkeria jasan duten emakume eta neskatoei zerbitzuei buruzko programa bateratuaren barruan kokatzen da.

Programaren helburu nagusia da mundu mailan adostea zeintzuk diren emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko, eta indarkeriari erantzuna emateko elementu nagusiak eta zeintzuk diren gutxieneko baldintzak indarkeria jasaten duten emakume eta neskatoei behar bezalako zerbitzuak eta erantzuna emateko.  Zerbitzu polizialak, judizialak, osasuna eta zerbitzu sozialak dira erakundeen erantzunean jorratzen ari direnak programa honetan, baita koordinaziorako tresnak.

Emakundek UN Women erakundearekin eta nazioarteko beste erakunde batzuekin duen kolaborazioen testuinguruan kokatzen da Emakunderen parte hartzea ekitaldi honetan.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @emakundEJGV
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@emakundEJGV, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erakundeen erantzuna hobetzeko nazioarteko mintegi batean ➡ https://t.c

  • @idoiagoiri1
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Emakunde, en un seminario internacional para mejora de la respuesta institucional ante la violencia contra mujeres ➡ https://t.…

  • @inmaizcoa
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@emakundEJGV, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erakundeen erantzuna hobetzeko nazioarteko mintegi batean ➡ https://t.c

Komunikabideek behera kargatzeko