Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2016/03/04)

2016.eko martxoak 04

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek erantzuna eman diete legebiltzarkideek Kontrolerako Osoko Bilkuran eginiko galderei eta interpelazioei.

Galdera, Lur Etxeberria Iradi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gurasotasun-baimenak parekatzeari buruz.

Iñigo Urkullu lehendakaria amatasun- eta aitatasun-baimenak berdintzearen «erabat alde» agertu da. Are gehiago, iragarri duenez, hil honetan bertan aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak familian eta haurtzaroan inbertitzeko estrategiaren proposamena, aipatutako helburua lortzeari begira aurrera egiteko erantzun integrala jasoko duena. Gainera, lehendakariak jaiotza-, adopzio- eta harrera-baimenak guztiz erreformatzea exijitu dio Espainiako gobernuari.

Bere iritzian, baimenok berdintzeko, gizarte-segurantzaren arloko eskumena osorik transferitzea barne hartuko lukeen jarduteko esparrua behar da oinarrian. Hala, jarduteko esparru horren barnean, gutxi barru aurkeztuko da administrazio orokorrean berdintasuna lortzeko lehen plana, kontziliazioaren esparruko neurriak barne hartuko dituena. Lehendakaria neurriok sektore pribatuan ere aplikatzearen aldekoa da, «bazterkeria saihesteko». Horretarako, sektore horretan akordioak lortzerearen alde azaldu da.

Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Arnaldo Otegi espetxetik irtetea dela-eta antolatu diren ekitaldiei buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak gogora ekarri du, demokrazian, alderdi politiko batek antolatutako ekitaldi oro adierazpen-eskubidearen eta parte-hartze politikorako eskubidearen barne dagoela, eta horren seinale dela Fiskaltzak nahi Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok ekitaldiok debekatzeko aukera baztertu izana, hain zuzen, bilera- eta manifestazio-eskubide oinarrizkoa argudiatuta. «Lege-irizpenek hori agintzen dute, baina baita sen onak ere», berretsi du.

Beste aldetik, kehendakariaren esanetan, Eitb-k hartutako erabaki profesionalak «albisteen informazio-interesaren araberakoak dira».

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gizonduz
    2016.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @aitatasunak: Lehendakari @iurkullu “rotundamente a favor” de la equiparación de los permisos de maternidad y paternidad. @PPiiNA https:…

  • @PPiiNA
    2016.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @aitatasunak: Lehendakari @iurkullu “rotundamente a favor” de la equiparación de los permisos de maternidad y paternidad. @PPiiNA https:…

  • @tjurado
    2016.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @aitatasunak: Lehendakari @iurkullu “rotundamente a favor” de la equiparación de los permisos de maternidad y paternidad. @PPiiNA https:…

  • @aitatasunak
    2016.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari @iurkullu “rotundamente a favor” de la equiparación de los permisos de maternidad y paternidad. @PPiiNA https://t.co/0zAXItRTdC

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    [VÍDEO] Pleno de Control (04/03/2016). El lehendakari y consejeros/as han respondido a los grupos parlamentarios ➡ https://t.co/wnt845UUO7

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)