Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi, Europako lurralde aurreratuenetako bat “hiri adimendun” jasangarriago eta eraginkorragoen eredu berrietan

2016.eko martxoak 02

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, eta ERRIN europar sareak koordinatuta, europar eskualdeetako berrogeita hamar ordezkari baino gehiago bildu dira Hiri Adimendunen garapenerako euskal estrategietan sakontzeko, batez ere Gasteiz eta Donostiak europar finantziazioarekin gidatzen dituzten Proiektuetan. Euskal marka duten Hiri Adimendun horien ezaugarri komuna da herritarrak jartzen dituztela ekimenaren erdigunean, eta, gainera, etorkizuneko hiri jasangarri eta eraginkorren eredu direla. Halaber, ekitaldian aurkeztu zen 2016ko apirilaren 27tik 29ra Bilbon egingo den Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia.

 

     Europar kontinentea planetako eremu urbanizatuenetako bat da. 2020 urterako, kalkulatzen da europarren % 80 hiri-eremuetan biziko dela. Hiri-eremuetara zuzendutako exodo horrek “Smart Cities/Hiri Adimendunak” izatera behartzen gaitu, hau da, teknologia digitalen eta telekomunikazioen erabilerari esker sare eta zerbitzu eraginkorrak dituzten espazioak, hori guztia herritar, enpresa eta ingurumenaren mesederako. Europar Batasunak hirientzako proiektu eta irtenbide adimendunak abiatzearen alde egiten du, Horizon 2020 Programaren finantziazio-lerroen bitartez, “itsasargi” hiri edo ekimenak finantzatuz, Gasteiz eta Donostiaren kasuan bezala.

    Europako eskualdeetako berrogeita hamar ordezkari horiek aukera izan dute Euskadiko potentzialtasun eta erronkak ezagutzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Fernando Bajo eta Mondragon Korporazioko Ángel Díezen eskutik, eta baita Eusko Jaurlaritzak Hiru Adimendunen garapenerako abian dituen estrategiak ere. Euskal marka duten Hiri Adimendunak konfiguratzen dituzten 5 estrategiak honako hauek dira: Garapen Jasangarrirako Bide-orria (Bultzatu 2025), EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020, Euskadiko Energia Estrategia 2020, Euskadiko Mugikortasun Jasangarrirako Plan Gidaria 2020 eta Agenda Digitala 2015, bost zutabe horiek batzea ahalbidetzen duten Informazio eta Komunikazioaren Teknologien garapena indartuz.

   Beste alde batetik, Europar Batasunak euskal hirien rola aitortu du, Donostiak eta Gasteizek gidatzen dituzten bi proiektu finantzatuz. Europar eskualdeetako ordezkariek Horizon 2020 Programak finantzatzen dituen SmartEnCity eta REPLICATE  euskal proiektuen xehetasunak ezagutu zituzten. Bi proiektu horiek “itsasargi” hiri bihurtu dituzte Gasteiz eta Donostia. Bi proiektuek hiru ardatz hartzen dituzte oinarritzat: eraikinak eraginkortasun energetikorako birgaitzea; hiri-mugikortasun jasangarria; eta teknologia berriak/IKTB.

   Bukatzeko, ICLEI – Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuak sarearen Bruselako Bulegoaren Zuzendari Peter Defranceschik Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia  aurkeztu zuen. ICLEIk Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiekin eta Bilboko Udalarekin batera antolatuta, Udalsarea 21 – Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen parte-hartzearekin, konferentzia Bilbon egingo da 2016ko apirilaren 27tik 29ra.

 

Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzan egindako ekitaldia ERRIN sarearen lankidetzarekin antolatu da. Sare hori eskualdeetako 120 erakunde biltzen dituen plataforma bat da, bere kideen arteko informazio-trukea bultzatzea xedetzat duena, ekintza bateratuak lehenetsiz eta eskualdeek ikerkuntza eta berrikuntzaren alorrean dituzten gaitasunak indartuz. Euskadi eskualde proaktiboenetako bat da.

 

SmartEnCity eta REPLICATE: Gasteiz eta Donostiak gidatutako europar proiektuak

TECNALIAko Francisco Rodriguezek SmartEnCity proiektua aurkeztu zien ERRIN sareko kideei. Euskal korporazio horrek Europa mailan gidatuta, proiektuak “itsasargi” hiri bihurtuko du Gasteiz, Tartu (Estonia) eta Sonderborg (Danimarka) hiriekin batera, eta erreplikatzaile gisa Lecce (Italia) eta Asenovgrad (Bulgaria). VISESA tokiko koordinazioaz arduratzen da, Gasteizko komunitatea gidatuz, Gasteizko udalaren, Mondragon Korporazioaren eta beste kide batzuen sostenguarekin. Gasteizen hasitako proiektua Koronazio auzoan kokatzen da, hiri-eraldaketa jasangarri eta adimenduna egiteko.

Donostia Sustapenak gidatutako REPLICATE proiektua, berriz, agentzia horretako Zuzendari Nagusi Euken Sesék eta Estrategia Adimendu eta Sektorialeko Arduradun Ana Aizpuruk aurkeztu zuten. Proiektu horri esker, Bristol eta Florentziarekin batera, Donostia “itsasargi” hiria izango da Essen (Alemania), Lausana (Suitza) eta Nilüfer (Turkia) hirientzat. Hizlariek zehaztu zutenez, Donostian garatzen ari diren proiektua Martutene eta Txomin auzoetan kokatzen da, eta baita Ametzagainan eta 27 Industrialdean ere, hiri adimendun eredu bat garatzeko xedez.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FundacionISD
    2016.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi | Territorio europeo puntero en nuevos modelos de ciudades inteligentes, sostenibles y eficaces → @Irekia https://t.co/jI26T2OuKS

  • @ivan_enerlis
    2016.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, territorio europeo puntero en los nuevos modelos de ciudades inteligentes" más sostenibles y eficaces https://t.co/VY9jcXUwQN

  • @gernikaturismo
    2016.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi, territorio europeo puntero en los nuevos modelos de "ciudades inteligentes" más sostenibles y eficaces ➡ https://t.co/

  • @ediazsan
    2016.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi, territorio europeo puntero en los nuevos modelos de 'ciudades inteligentes'... https://t.co/a2TrpA5EO2

  • @m_ojanguren
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadi, territorio europeo puntero en los nuevos modelos de "ciudades inteligentes" más sostenibles y eficaces ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, Europako lurralde aurreratuenetako bat “hiri adimendun” jasangarriago eta eraginkorragoen eredu berrietan ➡ https://t.co/QD0fjhCUrM

  • @Basquetour_eus
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi, territorio europeo puntero en los nuevos modelos de "ciudades inteligentes" más sostenibles y eficaces ➡ https://t.co/

  • @ThinkupLKS
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, territorio europeo puntero en los nuevos modelos de "ciudades inteligentes" más sostenibles y eficaces https://t.co/aCH9mJQKGZ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)