Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

626.800 euro literatura argitalpenenen ekoizpenerako (Gobernu Bilera 2016-03-01)

2016.eko martxoak 01

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2016 urtean literatur izaera duten argitalpenentzat laguntzak emateko deialdia egiten duen Agindua onartu du.

Deialdi honek, Euskadin literatura lanen edizioa bultzatzea du xede. Horretarako, argitaletxeen urteko edizio planen kostuak laguntzen ditu diruz, bai euskarazko literatura lanenak, bai gaztelaniazkoenak. Diru-laguntza horien finantziaziorako 628.000 euro bideratzen dira, bi modalitatetan banaturik:

      -  Euskarazko literatur lanen ekoizpena, 511.800 euroko diru-kopuruarekin

      -  Gaztelaniazko literatur lanen ekoizpena, 115.000 euroko diru-kopuruarekin

Diru-laguntza jasotzeko interesaturik dauden enpresak modalitate bakarrera nahiz bietara aurkeztu ahal izango dira. Diru-laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte, 2014 eta 2015 urteetan gutxienik hiru egile desberdinen 5 liburu argitaratu dituzten argitaletxeek (izan merkataritza-sozietateak edo izan pertsona fisikoak).

Urteko edizio planean aurkezturiko liburuak, genero hauetakoren batekoak izan beharko dute: eleberria, ipuina, poesia, antzerkia, haur eta gazte literatura, komikia edo literatura saiakera. Euskarazko ekoizpenaren kasuan, humanitate-saiakera liburuak ere onartuko dira.

2015ean, 20 argitaletxeren euskarazko edizio planak lagundu ziren diruz, horien baitan 362 liburu argitaratu zirelarik (paperean nahiz digitalean),  bai eta 12 argitaletxeren gaztelaniazko edizio planak ere, 168 libururekin (hauek ere bi formatuetan).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko