Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

840.000 euro praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturguneentzako -Sorgune deialdia- (Gobernu Bilera 2016-03-01)

2016.eko martxoak 01

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Sorgune deritzon deialdia arautzen duen Agindua. Deialdi honek, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturgune independenteak laguntzen ditu diruz.

840.000 euroko diru-kopuruarekin, Sorgune deialdiak kulturgune independenteek aurkezten dituzten jarduera-proiektuei diru-laguntzak ematen dizkie. Programa espezifikoak antolatuz eta horretarako diru-hornidura, azpiegitura eta egitura egokiak erabiliz, hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko eskuhartzea) ekiteko espazio, baliabide eta lankidetzarako laguntza eskaini behar dizkiete pertsonei zein kolektibo sortzaileei, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak hautematea eta bultzatzea, partekatutako kudeaketa erabiltzea eta ingurune hurbilarekiko harremana.

Jarduera-proiektu horiek hainbat motatako kultura edo sormen-sektoreri lotuak izan daitezke, hala nola, ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia edo bertsolaritza, besteak beste.

Diru-laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra bi modalitatetan banatuko da: batetik, 560.000 euro sorkuntzako kulturgune independenteen biurteko jarduera programetarako ( Sorgune biurteko modalitatea), eta bestetik, 280.000 euro kulturguneen urteko jarduera programetarako (Sorgune urteko modalitatea).

2015eko ekitaldian, Euskadiko 12 kulturgunek jaso zuten kultur sorkuntzarako diru-laguntza Sorgune deialdiaren bidez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @sorkun2
    2016.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [SORGUNE DEIALDIA] 840.000 euro praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturguneentzako ➡ https://t.co/yPDR4RuVak #GobernuKo…

Komunikabideek behera kargatzeko