Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

MEC programa % 7,3 hazi da eta 3.683.000 euro banatuko ditu merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntzetan (Gobernu Bilera 2016-03-01)

2016.eko martxoak 01

Merkataritza-saltokiak modernizatzeko MEC laguntza-programaren helburua euskal merkataritza-saltokien berrikuntza eta kudeaketa-tresnen eta azpiegituren hobekuntza sustatzea da. Aurtengo aurrekontua 3.683.000 eurokoa da, % 7,3 handiagoa, eta helburu horiek lortzeko laguntza-lerroetara bideratuko dena.

Establezimenduen eta zerbitzuen erakar-ahalmena areagotzeko saltokiek behar dituzten inbertsioak estaltzen ditu laguntzak, balio erantsi gehien ematen dutenak, salbu eta lokalak eskuratzeko edota ibilgailuak erosteko direnak.

Laguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira. Higiezineko inbertsioek, obra zibilek, ekipamenduek edo errotuluek % 15eko  diru-laguntza jasoko dute, eta informatika-ekipamenduek, aplikazioek eta horien osagarriek, % 20koa.

Laguntzen onuradunak hauek dira: Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE), haien oinarrizko jarduera, negozioaren bolumenaren arabera, merkataritza bada eta Euskadiko establezimenduetan inbertitzen badute.

Laguntzak merkataritza-jarduera garatzen duten enpresei zuzendutakoak dira, merkataritzatzat honako hau hartzen delarik: horretarako eskuratutako gaiak edo salgaiak merkaturatzea; edo ekoizle, artisau edo industrialariek egiten dituzten azken kontsumo-ondasunak zuzenean saltzea, hirugarrenei eskainitako ekoizpen-prozesuetarako, merkataritza-prozesuetarako edo zerbitzuak eskaintzeko ondasunak kontuan hartu gabe.

Ekarpenak handitu daitezke, baldin eta enpresak elkartu badira, kalitate-ziurtagiriren bat lortu badute edo kudeaketa-softwarea eskuratzeko inbertsioa egin badute, langileek merkataritza-sektorearekin zerikusia duen titulu arauturen bat edo lanbide-ziurtagiriren bat badute, enpresa emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako entitate laguntzaile gisa aitortu badute, edota enpresa-transmisioko programaren batean parte hartu badu.

Inbertsioek 900 eurotik gorakoak izan behar dute informatika-ekipamenduetan, edo 3.000 eurotik gorakoak gainontzekoetan.

Interesdunek uztailaren 15era arteko epea dute eskariak aurkezteko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (Zuzenean) bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako edozein tokitan.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @descu_vitoria
    2016.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @DraRetail: Nuevo programa MEC de modernización de establecimientos comerciales, más de 3,6K € https://t.co/oPBtIMb1Bh @Irekia

  • @gasteizon
    2016.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @DraRetail: Nuevo programa MEC de modernización de establecimientos comerciales, más de 3,6K € https://t.co/qOrDuoUmS4 @Irekia

  • @DraRetail
    2016.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Nuevo programa MEC de modernización de establecimientos comerciales, más de 3,6K € https://t.co/qOrDuoUmS4 @Irekia

Komunikabideek behera kargatzeko