Berriak
Eu

Argi berdea Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza abian jartzeko

2010.eko irailak 14

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak proposatuta, Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza arautuko duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Sortu berri den organo hori Gizarte Zerbitzuen Legean jasota dago, eta legearen betetzea ebaluatzeko eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak eskaintzen dituen prestazioen behar bezalako funtzionamendua kontrolatzeko aukera emango du

Balio handiko tresna da, EAEko gizarte-zerbitzuen prestazioaren kalitatea hobetzeko aukera emango baitu. Aldundien eta Euskadiko Udalerrien Elkartearen (Eudel) adostasuna jaso du dagoeneko. Organo horren eginkizuna Euskadiko gizarte-zerbitzuei buruzko analisiak, ikerketak eta azterlanak egitea izango da. Horiek guztiak sistemak oro har modu zuzen eta orekatuan funtzionatzen duela egiaztatzera zuzenduta egongo dira, eta ondorengo txostenen, irizpenen eta, indarrean dagoen araudia betetzen ez bada, Administrazio eskudunari zuzendutako errekerimendu-proposamenen oinarri izango dira.

Goi Ikuskaritzaren funtzioak gizarte-zerbitzuen ikuskapen teknikoari edo arruntari dagokionez herri-administrazioek dituzten funtzioetatik bereizita egongo dira. Nolanahi ere, bere funtzioak betetzean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren funtzionamendu harmonikoa eta koordinatua lortzen lagunduko du Goi Ikuskaritzak.

Gizarte-zerbitzuei buruzko araudia betetzen dela egiaztatzeko, Goi Ikuskaritzak bisitak egin ahal izango ditu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema osatzen duten titulartasun publikoko zentroetara, itunpekoetara, kontratatuetara eta hitzartutakoetara, baita sistema horretan parte hartzen ez duten gizarte-zerbitzuen erakunde pribatuetara ere. Halaber, zitazioak egin ahal izango dizkie arduradunei haien egoitzetara joateko, ikerketarako beharrezkotzat jotzen dituen dokumentuak eskatu ahal izango ditu, eta beharrezkotzat jotzen duen beste edozein jardun egin ahal izango du.

Goi Ikuskaritzan lan egiten duten funtzionarioek agintari publikoen izaera izango dute ondorio guztietarako, eta agintarien eta beharrezkotzat jotzen dituzten guztien laguntza eta lankidetza eskatu ahal izango dute. Goi Ikuskaritzaren prozedura ofizioz hasiko da beti, beraren ekimenez zein goragokoen aginduz.

Jaurlaritzak Goi Ikuskaritzari buruzko dekretua onartu izana urrats handia da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema berriaren zutabeak sortzeko zereginean. Joan den ekainaren 17an sortu zen eta Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen arteko lankidetza eta koordinazioa egituratzeaz arduratuko den erakunde arteko organoarekin batera, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila gaur egun lantzen ari den beste tresna garrantzitsu batzuei gaineratuko zaie Goi Ikuskaritza (hala nola zerbitzu-karterari, plan estrategikoari, zerbitzuen mapari eta informazio-sistemari).

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010-09-14)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-09-14n hartutako erabakiak

3 iruzkin
  • @Canalpatrimonio
    2012.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    Intervención del #Lehendakari ayer durante la presentación de la Enciclopedia del #Románico en #Euskadi: http://t.co/gv5wbrxw

  • @estersarquella
    2010.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Luz verde para la puesta verde para en marcha la Alta Inspección de los Servicios Sociales. http://bit.ly/9SwRI2

  • @UgaitzZb
    2010.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    Ein? RT @Irekia_News Luz verde para la puesta verde para en marcha la Alta Inspección de los Servicios Sociales. http://bit.ly/9SwRI2

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, bozeramailea; Gemma Zabaleta, sailburua