Berriak

Ullibarri Ganboako urtegiak 60m3/s hustu ditzala erabaki berri du Zadorrako urtegi-sistemaren jarraipenerako erakundearteko mahaiak

2016.eko otsailak 29
  • Xedea: euriak beherantz egin duela ikusita, urtegian gordetzeko ahalmena berrio handitzea, datozen egunetarako aurreikusten diren eurientzako. Espresuki, uraren lamina 546,00 metroko kota azpitik jaitsarazi nahi da, ibaian behera erasanik egin gabe
  • Asteburuan izandako ur askoko une horretan, Zadorrara heldu ez diren urtegiak 265 m³/sko ur-emariari eutsi dio, eta emari hori  Zadorrara heltzea saihestu du
  • Une gorenetan, sisteman 280m³/sko sartzen ziren; urtegiak 15 m³/sko baino ez hustutzen ari zen, eta Urrunagatik Arratiarantz 30 m³/s husten ari ziren. Abetxukon, ur-laminak momentu horretan 2,84 metroraino igo zen (horrexegatik ezin zen ur hustutzea gehitu Ullibarrin), 150 m³/s emariarekin (Ibaiaren emari gehiena arrotik heltzen zitzaion).  Urtegirik gabe, Abetxukon antzemandako 150 m³/s-ez gain  (erregulatu gabeko arroko euriak eta Uribarritik askatutako 15 m³/s) , 265 metro gehiago pasa izango ziren (urtegiak eutsitakoa + Arratiara bideratutakoa)
  • Orain urtegia gehiago hustea da xedea, asteazkenetik aurrera aurreikusten diren euriei urtegian toki egiteko. Izan ere, egun horretatik aurrera euri ez oso handiak baina ateri gutxikoak aurreikusten dira
  • Gogoraraztekoa da urtegi-sistemak Zadorrako arroaren % 62a erregulatzen dutela; beraz, gainontzeko % 40an eroritako urak zuzenean ibaira doaz

Vitoria-Gasteiz. 2016.02.29. Gaur eguerdiko ordu batean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakundeen arteko mahaia. Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, egin ditu mahaiaren lehendakari lanak. Mahai honetan erakunde hauetako ordezkariek parte hartzen dute: URA-Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Eudel, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.

URAk mahaikideei azaldu die azken asteburu honetan arroko urei eusteko urtegiek egindako lana. Alde batetik azaldu zaie urtegiak 265 m³/s ur eutsi dituela momenturik latzenetan; bestetik, gogorarazi da momentu latz horietan sisteman 280 m³/s ur sartzen ari zirela, eta Uribarritik 15  m³/s baino ez zirela askatzen ari, Abetxukon 2,84 metroko kotara heldu baitzen URA, 150 m³/sko emariarekin. Azkenik, mahaikideei datuak mahaigaineratu zaizkie honakoa azaltzeko: urtegi-sistemarik gabe, Abetxukon antzemandako 150 m³/s-ko ur-emariari, urtegi sistemak eutsitako 265 m³/s-ko urak  gehitu izango ziren, eta egoera oso larria eragin.

Datozen egunetarako iragarpen meteorologiko eta hidrologikoak aintzat hartuta (dirudienez, ez dira euri oso handiak izango, baina ez dute erraz ateriko) eta urtegiaren ur-laminaren kota kontuan izanik (nola edo hala, ur-laminaren kota hori 546,00 metro itsas-mailaren gainetik jaitsarazi nahi da), Zadorrako urtegi-sistemaren jarraipenerako erakundearteko  mahaiak —protokoloako dioenari jarraiki bilduta— aho batez erabaki du Ebroko Konfederazio Hidrografikoari Ulibarriko urtegia 60 metro kubiko segundoko zabaltzeko proposamena egitea, eta hark neurria onartu du.

Halaber, mahaiak hurrengo egunetan estuki jarraituko ditu urtegi, euri jausi eta aurreikuspen hidrometerologikoak, balizko erasan gehien saiheste aldera.

Aste honetan zehar hustuketa hauek mantendu behar izango dira. Zadorraren urtegien jarraipenerako mahaiak sistemaren eboluzioaren jarraipena egiten segituko du.

11 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Otxar13twitea
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: https://t.co/z3Tl3F8kZh La Mesa del Zadorra ha acordado aumentar el desembalse a 60m³/s en Uribarri-Ganboa https://t.co/priPW

  • @AEMET_PaisVasco

    RT @uraEJGV: https://t.co/a7TIK45zVm Uribarri Ganboako urtegiak 60m3/s hustu ditzala eskatu Zadorrako erakundearteko mahaiak https://t.co

  • @Txiribiri
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: https://t.co/z3Tl3F8kZh La Mesa del Zadorra ha acordado aumentar el desembalse a 60m³/s en Uribarri-Ganboa https://t.co/priPW

  • @Arabamet

  • @radio_vitoria
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: https://t.co/z3Tl3F8kZh La Mesa del Zadorra ha acordado aumentar el desembalse a 60m³/s en Uribarri-Ganboa https://t.co/priPW

  • @112_SOSDeiak

  • @uraEJGV
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/z3Tl3F8kZh La Mesa del Zadorra ha acordado aumentar el desembalse a 60m³/s en Uribarri-Ganboa https://t.co/priPWEhnbB

  • @uraEJGV
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/a7TIK45zVm Uribarri Ganboako urtegiak 60m3/s hustu ditzala eskatu Zadorrako erakundearteko mahaiak https://t.co/cuWFD5Bitx

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)