Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 3,6 milioi euro bideratuko ditu, aurreko deialdian baino % 7,3 gehiago, euskal saltokiak modernizatzera

2016.eko martxoak 01

Gobernu-kontseiluak 712.000 euro bideratuko ditu irakasleen etengabeko prestakuntzara

Gobernu-kontseiluak 2016ko Merkataritza Establezimenduak Modernizatzeko Laguntza-programa onartu du gaur. Programaren aurrekontua iazkoa baino % 7,3 handiagoa izango da; hau da, orotara, 3,6 milioi eurokoa, eta euskal saltokien kudeaketa-tresnen eta azpiegituren berrikuntza eta hobekuntza sustatzera bideratuko da. Horren berri eman du gaur Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, asteartetako prentsaurrekoan.

Bozeramaileak azaldu duenez programa honen bidez Eusko Jaurlaritzak euskal saltokiei laguntza eman nahi die, negozioei balioa eransteko beharrezkoak diren inbertsioak egin ditzaten. Beraz, itzuli beharrik gabeko laguntzak emango dira, obretan, ekipamenduan eta aplikazio informatikoetan egindako inbertsioaren % 15 eta 20 artean estaliko dutenak.

Gainera, saltokien bikaintasuna saritu nahi denez, laguntza handiagoak jasoko dituzte honako enpresa hauek: kalitate-ziurtagiriren bat eskuratu dutenak,  enpresa kidetu direnak edo Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen errekonozimendua duenak, besteak beste.

Gobernu Kontseiluak ere Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest_Gara planaren datorren ikasturteko deialdia onartu du.  Plan horren hornidura 712.000 eurokoa izango da, proiektu hauetara bideratuko dena:  irakasleak atzerriko hizkuntzetan trebatzea, unibertsitatez kanpoko etapetan gaitasun profesionalak garatzea, indarrean dagoen eskola-curriculumari loturiko jarduerak edo interes bereziko eduki, ikuspegi edo izaera berritzailekoak egitea.

Bestalde, bozeramaileak azaldu du Sorgunek programak 840.000 euroko aurrekontua izango duela, kultur-espazio independienteetan sormenezko jardueral laguntzera bideratuko direnak.

OTEGI ETA PEDRO SÁNCHEZEN INBESTIDURA SAIOA

Bestalde, kazetariek galdetuta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Arnaldo Otegi espetxetik gaur irten izana hartu du hizpide. Erkorekak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak nahi luke sei urte eta erdiz espetxeratuta egon den ezker abertzaleko buruzagiak bizitza politikoari berrekitea «ahalik eta modurik normalizatuenean».

Diputatuen Kongresuan egin den Pedro Sánchez sozialistaren inbestidura-debatearen lehen saioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak azken asteetan adierazi duena berretsi du: «Euskal agenda kontuan hartuko duen gobernu egonkor bat behar da»

01-03-2016ko gai-zerrenda

Prentsa-txostena

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina 3,6 millones de euros para ayudas a la modernización de los comercios vascos, un 7,3% ... https://t.co/fC72F6cZay

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo destacado ➡ 3,6 millones de euros para ayudas a la modernización de los comercios vascos ➡ https://t.co/gZsBGVMsmO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)