Berriak
Eu

Atzo (2016.02.28) Zadorrako urtegi sistematik hustutako ur-kopuruaren datuak

2016.eko otsailak 29

Ez dira zuzenak gaur, zenbait hedabideetan, atzo Zadorrako ur-biltegien sistematik hustu zen ur-kopuruak Zadorrako arroan izan ei zuen eraginaren datuak. Horiek kontuan izanda honako datu kontrastatuak eskaintzen ditugu:

  • Atzo goizean, bataz beste, Abetxukotik 150 m3/s-ko emaria zeraman Zadorrak, eta 2,84 metroko kota hartu zuen ur-laminak. Une horretan, Ullibarriko ur-biltegitik 15m3/s baino ez ziren husten ari, urtegien sisteman 280 m3/s sartzen ari zen bitartean . Hots, ur-biltegien sistemak ur-kopuru zeharo handiagoari eusten zion; ur-biltegirik gabe, Zadorra ibaian ur-emari eta kota dezente handiagoak izan zitezkeen.
  • Aldez aurretiko ur-hustuketa ezinbestekoa da ur-biltegien sistemak urari eusteko ahalmena gorde dezan. Hori gorabehera, ur-biltegietan sartzen ari zen ur-kopurua zeharo handiagoa zen — momentu oro — ur-biltegietatik ateratzen ari zena baino.
  • Arratsaldean, euriak beherantz egin zuenean eta Abetxukon Zadorraren ur-laminak beherantz jo zuenean, ur-hustuketa 30m3/s-ra igo zen; hartara, ur-biltegiek urari eusteko ahalmena berreskura zezaten. Izan ere, ur-hustuketa kopuru horrekin, Abetxukon ur-laminak 2,74 m.ko kota zuen; goizekoarekin alderatuta, txikiagoa;  nahiz eta, goizean, 15m3/s ur hustu.  

Laburbilduz, ur-biltegien kudeatzearen xedea ez da ur-hustuketa; ordea, biltegietan Zadorratik igarotzen den ur-kopurua baino askoz gehiagori eustean datza. Ur-biltegiek ez dituzte asteburuko ur-goraldiak sortu; aldiz, arroan pilatutako euri andana da erantzulea. Izan ere, ur-biltegien kudeatzeak ahalbidetu izan du uholdea zeharo larriagoa izatea saihestea.

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Cand_Chapapria
    2016.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: Datos relativos al desembalse del sistema de los embalses del Zadorra en el día de ayer (28.02.2016)
    https://t.co/CHuwcuTrZB

  • @manuel_membri
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: Datos relativos al desembalse del sistema de los embalses del Zadorra en el día de ayer (28.02.2016)
    https://t.co/CHuwcuTrZB

  • @v_en_c
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    Datos relativos al desembalse del sistema de los embalses del Zadorra en el día de ayer (28.02.2016) https://t.co/LnBoOp3Poe

  • @EduLezeta
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @VOSTeuskadi: 🔔Datos relativos al desembalse del sistema de embalses del #Zadorra ayer 28/2/2016►
    https://t.co/eloxeWRBuW
    @uraEJGV #Stop…

  • @matejash
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @VOSTeuskadi: 🔔Datos relativos al desembalse del sistema de embalses del #Zadorra ayer 28/2/2016►
    https://t.co/eloxeWRBuW
    @uraEJGV #Stop…

  • @uraEJGV
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    Datos relativos al desembalse del sistema de los embalses del Zadorra en el día de ayer (28.02.2016)
    https://t.co/CHuwcuTrZB

  • @uraEJGV
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    Atzo (2016.02.28) Zadorrako urtegi sistematik hustutako ur-kopuruaren datuak https://t.co/PjZRftPlez

Komunikabideek behera kargatzeko