Berriak Herrizaingoa
Eu

Mugikortasun seguruaren inguruko aholkuak dakartzaten 80.000 eskola-agenda banatu ditu Eusko Jaurlaritzak

2010.eko irailak 13

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak mugikortasun seguruaren inguruko aholkuak dakartzaten 80.000 eskola-agenda banatu dituzte ikasturte hasiera honetan EAEko 500 ikastetxetan. Agendak Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloan ikasten diharduten 8 eta 12 urte bitarteko ikasleek jasoko dituzte.

Eskolako lanak antolatzeko tresna erabilgarri bat izateaz gain, agenda horien helburua adin tarte horretako ikasleek bide publikoa erabiltzerakoan jokabide seguruak izan ditzaten laguntzea da, euren rola zeinahi izanda ere: oinezkoa, ibilgailu bateko bidaiaria edota bizikleta bateko gidaria.  

Ekimena EAEko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoa 2010-2014 izenekoak mugikortasun seguruaren heziketarako jasotako ekimenen baitan dago eta Euskadiko Kutxaren laguntza izan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko