Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkoreka: "Euskadin egiten diren jakinarazpen judizialen erdia baino gehiago modu telematikoan egiten dira"

2016.eko otsailak 29

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarra Euskadiko justizia-administrazioaren digitalizazio-prozesua aztertzeko Bilboko Justizia Auzitegian gaur goizean egin den bileraren buru izan dira.

Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, prozesu hori abian da hiru euskal hiriburuetan, eta, gaur-gaurkoz, komunikazio judizialen % 55 bide telematikoen bitartez egiten dira. Erkorekak iragarritakoaren arabera, gero eta paper gutxiago erabiliko da eta apirilerako komunikazioen % 100 bide digitalen bitartez egitea espero da. Ordura arte, bi sistemak erabili ahal izango dira.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, prozesu hori gauzatu ahal izango da inplikatutako eragileen eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lankidetzari esker. Hain zuzen, kontseilu horretako hiru kideetako bik hartu dute parte gaurko bileran. Elkarretaratze horretan, Euskadiko justizia-administrazioan komunikazio-sistema guztiz digital bat ezartzeko lanetan dabiltzan diziplina anitzeko talde guztiak egon dira: Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren ordezkariak; EAEANeko Gobernu Sala; EAEANeko gobernu-idazkaria eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako idazkari koordinatzaileak; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoetako bokalak, eta Legelarien Euskal Kontseilukoak; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako prokuradoreen elkarteetako ordezkariak eta Prokuradoreen Euskal Kontseilukoak. 

KUDEAKETA PROZESALERAKO SISTEMA PROPIOA

Eusko Jaurlaritzak informatika-aplikazio propio bat sortu du, Euskadiko justizia-arloko profesionalen arteko komunikazioa kudeatzeko: «JustiziaSip». Tresna hori guztiz integratua dago Eusko Jaurlaritzak espediente judizialak kudeatzeko diseinatutako kudeaketa prozesalaren sisteman («JustiziaBat»). Ingurune informatiko itxi horrek segurtasun-berme guztiak ditu eta jarduera judizial eta fiskal guztiak biltzen ditu.

«JusticiaSip» % 100ean ezarri da, eta guztiz erabilgarri dago hiru lurralde historikoetako abokatuen eta prokuradoreen sei elkargoetan eta Euskadiko hiriburuetako barruti judizialetako jurisdikzio guztietan (zibila, penala administrazioarekiko auziena eta lan-arlokoa). 

Urtarrilaren 1etik, 182.018 jakinarazpen judizial egin dira Euskadin, eta modu telematikoan egin dira horietako 100.909, hau da, % 55,4.  Gehienak Bizkaian eta jurisdikzio zibilean izan dira:

 

JAKINARAZPEN TELEMATIKOAK 2016

(Otsailaren 25ra arteko datuak)

 

 

 

 

Zibila

 

 

Penala

 

 

Administrazioarekiko

auziena

 

Lan-arlokoa

 

 

Jurisdikzio guztiak

Araba

 

27.738 (87%)

6.698 (83%)

1.100

(72%)

 

29 (24%)

35.565

(85%)

Gipuzkoa

 

17.071 (43%)

8.917 (71%)

 

700

(35%)

 

0

 

26.688

(49%)

 

Bizkaia

29.882 (46%)

 

8.048 (46%)

 

658

(29%)

 

68 (14%)

38.656

(45%)

Guztira

74.691 (54%)

 

23.663 (61)

 

2.458

(42%)

 

97 (22%)

 

100.909

 (55%)

 

* Portzentajeak Lurralde eta jurisdikzio bakoitzeko jakinarazpen guztien gainean kalkulatu dira

 

Aurten, gainera, Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat martxan jarri du jakinarazpen judizialen digitalizazioa izapide-idazki batzuetara ere zabaltzeko (ahalmenak, probak, deklarazio-eskaerak, etab). Araban abokatutzan lanean ari diren pertsona guztiak eta hiru lurralde historikoetako 54 prokuradore ari dira programa horretan parte hartzen.

Komunikazioen digitalizazioa konkurtsoko administratzaileetara, lan-harremanetako gradudunetara eta euskal erakundeetako zerbitzu juridiko guztietara zabaltzea izango da hurrengo urratsa.

140 MILIOI EURO

Eusko Jaurlaritzak 139,9 milioi euroko inbertsioa egingo du aurten Euskadiko justizia-administrazioan, iaz baino % 4 gehiago. Horietatik, 17,9 milioi euro informatika-sistema judizialean inbertituko dira oso-osorik. Lan horiekin lortu nahi den azken helburua Euskadiko justizia-administrazioan paperik ez erabiltzea da.

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko otsailak 29

    Si la FACULTAD de DERECHO de la UPV/EHU sigue yendo a lo suyo... y no se digitaliza pues el fracaso de Guipúzcoa y del proceso está asegurado, y no creo que echarnos a los alumnos que utilicemos DNIe y propongamos acciones formativas generales en el uso del DNIe y los TICs sean muy acertados....

  • @LuisOrtega_es
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@JErkoreka: "Más de la mitad de las notificaciones judiciales que se realizan en Euskadi ya son telemáticas" ➡ https://t.co/6

  • @balapiaka
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@JErkoreka: "Más de la mitad de las notificaciones judiciales que se realizan en Euskadi ya son telemáticas" ➡ https://t.co/6

  • @balapiaka
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@JErkoreka: "Euskadin egiten diren jakinarazpen judizialen erdia baino gehiago modu telematikoan egiten dira"➡ https://t.co/P

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    .@JErkoreka: "Euskadin egiten diren jakinarazpen judizialen erdia baino gehiago modu telematikoan egiten dira"➡ https://t.co/PSbKFjWE7E

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    .@JErkoreka: "Más de la mitad de las notificaciones judiciales que se realizan en Euskadi ya son telemáticas" ➡ https://t.co/6gk2cXOXSY

  • @gananzia
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    Erkoreka: "Más de la mitad de las notificaciones judiciales que se realizan en Euskadi ya son telemáticas" https://t.co/uNYWlf9uFi

  • @JavierGPascual
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Reunión para analizar la situación del proceso de digitalización de Administración de Justicia en Euskadi @Gob_eus https://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)