Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko 51 hedabide eta publizitate agentziek komunikazio eta publizitate ez-sexistako kode deontologiko bat betetzeko konpromisoa hartu dute

2016.eko otsailak 26
  • Sinadura Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen eta Emakundeko zuzendariaren partaidetza izan duen ekitaldi batean burutu da
  • Emakunderi atxikita dagoen “Begira batzordeak” sustatutako kodea urte eta erdiko elkarlanaren emaitza da

Euskadiko 51 hedabidek eta publizitate-agentziek sinatu dute «Euskadin publizitate eta komunikazio ez-sexista izateko Kode Deontologikoa eta Autorregulaziokoa» gaur goizean. Emakunderen barruan dagoen Begira publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko aholku-batzordeak sustatu du dokumentua. Euskadiko hogei bat hedabidek eta publizitate-agentziek prestatu dute hamar prestakuntza- eta kontraste-saiotan, guztira, urte eta erdi iraun duen prozesu batean.  Lehendakaritzako egoitzan burutu den sinadura ekitaldian, Josu Erkoreka Gobernuko bozeramailea eta Izaskun Landaida, Emakudneko zuzendaria izan dira lekuko eta baita sinatzaile.

Kodea

Kode deontologikoak indarrean dauden legearekin bat datozen konpromisoak biltzen ditu, hainbat arlotakoak:

  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
  • Emakumeen aurkako indarkeria
  • Publizitatearen eta kazetaritzaren autoerregulazioko eta deontologia-printzipioak
  • Bazterkeria eza, emakumeen ikusgaitasuna eta aniztasuna
  • Estereotipoen desagerpena
  • Indarkeriarik gabeko bizitza
  • Erakundeetako enpresa-egituraren barneko berdintasuna.

Publizitatea

Publizitateari dagokionez, agentzia sinatzaileek era guztietako gizonak eta emakumeak erakusteko konpromisoa hartu dute, hau da, askotariko rolak eta jokabideak dituztenak, estereotipoak alde batera utzita, hizkuntza ez-sexista erabilita eta emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako irudi eta adierazpen guztiak ukatuta. Halaber, askotariko edertasun-ereduak sustatzeko, emakumeen gorputzak apaingarri edo sexu-objektu huts gisa ez erabiltzeko, neskatoen sexualizazioa saihesteko eta emakumeak produktu farmazeutikoen edo osasunarekin lotutako produktuen hartzaile nagusi ez erakusteko konpromisoa hartu dute. Azkenik, gizarte-talde gutxituak edo baztertuak ordezkatzeko konpromisoa hartu dute, baita sexualitate guztiak jasotzen dituzten mezuak erabiltzekoa ere, alegia, jarrera lesbofoboak, homofoboak eta transfoboak transmititzen dituzten edukiak saihestekoa.

Kazetaritza

Komunikazioaren atalean, hedabideek honako konpromiso hauek hartu dituzte: arlo eta eremu guztietan emakumeen protagonismoa sustatzekoa; emakume eta gizonen aniztasun osoa erakustekoa; elkarrizketetan eta artikuluetan emakumeei eta gizonei trataera bera ematekoa; emakumeen biktimizazioa baztertzekoa eta emakumeak gizarte-eragile aktibo gisa ere erakustekoa; albisteetan erakusten diren eragile aktibo gehienak gizonak izatea zuzentzekoa eta bi sexuei ikusgaitasun eta garrantzia zuzena ematekoa; emakumeen aurkitzen dituzten oztopoak eta arazoak eta gizartean betetzen dituzten rolak erakustekoa. Ez hori bakarrik, emakumeen gainean ematen den ikuspegia distortsionatzen dutelako, fisikoari, sexu-erakargarritasunari eta janzkerari buruzko aipamenak saihesteko konpromisoa ere hartu dute; eta era guztietako emakumeen eta gizonen gorputza erakustekoa, askotariko edertasun-ereduak sustatzekoa –ez bakarrik perfekzioan oinarritutakoak–, hizkuntza ez-baztertzailea eta emakumeak ikusezin egiten dituena ez erabiltzekoa eta genero-ikuspegia erantsita duten informazioa bultzatzekoa.

Urte t’erdiko erkarlana

Hogei bat hedabide eta publizitate-agentziek sortu dute kodea. Hedabideen kasuan, honako hauek izan dira: Euskal Kazetarien Elkartea, Berria, Kazetarien Euskal Elkargoa, Cope, Deia, Diario Vasco, Eitb, Europa Press, Gara, MBN Comunicación, Onda Cero, Onda Vasca, Ser, TVE eta Vasco Press. Publizitate-agentzia parte-hartzaileak, ordea, Arista, Aurman, Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkartea, Dimensión, Trupp Publicidad eta Xabide izan dira.

(*) Hemen ikusi dokumentua sinatu duten 51 hedabide eta publizitate-agentziak.

 

34 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EdurneEca
    2016.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @plazandreok: Medios de comunicación y agencias de publicidad de Euskadi se comprometen con un código deontológico no sexista https://t.…

  • @_Waslala_
    2016.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @plazandreok: Medios de comunicación y agencias de publicidad de Euskadi se comprometen con un código deontológico no sexista https://t.…

  • @PatIrlanda
    2016.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @plazandreok: Medios de comunicación y agencias de publicidad de Euskadi se comprometen con un código deontológico no sexista https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 51 komunikabide eta agentziek sinatu dute publizitate eta komunikazio ez sexitarako kode deontologikoa https://t.co/aMo1iv

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 51 komunikabide eta agentziek sinatu dute publizitate eta komunikazio ez sexitarako kode deontologikoa https://t.co/aMo1iv

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 51 komunikabide eta agentziek sinatu dute publizitate eta komunikazio ez sexitarako kode deontologikoa https://t.co/aMo1iv

  • @agsb_bilbao
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 51 komunikabide eta agentziek sinatu dute publizitate eta komunikazio ez sexitarako kode deontologikoa https://t.co/aMo1iv

  • @studioingenier1
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @plazandreok: Medios de comunicación y agencias de publicidad de Euskadi se comprometen con un código deontológico no sexista https://t.…

  • @ElennGomez
    2016.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @plazandreok: Medios de comunicación y agencias de publicidad de Euskadi se comprometen con un código deontológico no sexista https://t.…

  • @anae717
    2016.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Medio centenar de medios de comunicación y agencias de publicidad de Euskadi se comprometen con un código deonto... https://t.co/8S0cwC2aGF

  • @DJacomeNorato
    2016.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 51 komunikabide eta agentziek sinatu dute publizitate eta komunikazio ez sexitarako kode deontologikoa https://t.co/aMo1iv

  • @GARALEX_EHU
    2016.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 51 komunikabide eta agentziek sinatu dute publizitate eta komunikazio ez sexitarako kode deontologikoa https://t.co/aMo1iv

  • @Wa6bep
    2016.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: #emakunde nos excluye de sus acuerdos. A nosotros y a todos los medios digitales vascos. ¿Igualdad? https://t.co/dbFMEUE4GZ

  • @SandraBarrutia
    2016.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 51 komunikabide eta agentziek sinatu dute publizitate eta komunikazio ez sexitarako kode deontologikoa https://t.co/aMo1iv

  • @Difusor_Mx
    2016.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    nos excluye de sus acuerdos. A nosotros y a todos los medios digitales vascos. ¿Igualdad? https://t.co/1U8TEsEDCI

  • @gananzia
    2016.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    #emakunde nos excluye de sus acuerdos. A nosotros y a todos los medios digitales vascos. ¿Igualdad? https://t.co/dbFMEUE4GZ

  • @Goiko64
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @MiriamUrt: Medios y agencias de publicidad se comprometen con un código para comunicación y publicidad no sexista https://t.co/THdLgVq

  • @inmaizcoa
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Medios y agencias de publicidad se comprometen con un código deontológico de comunicación y publicidad no sexista ➡ https://t.c

  • @nekanelauzirika
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 51 komunikabide eta agentziek sinatu dute publizitate eta komunikazio ez sexitarako kode deontologikoa https://t.co/aMo1iv

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    51 hedabide eta publizitate agentziek komunikazio eta publizitate ez-sexistako kode deontologikoa sinatu dute ➡ https://t.co/KMtaO5pKxO

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    Medios y agencias de publicidad se comprometen con un código deontológico de comunicación y publicidad no sexista ➡ https://t.co/SVyaPpgmmy

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 51 hedabide eta publizitate agentziek komunikazio eta publizitate ez-sexistako kode deontologikoa sinatu dute ➡ https://t.co/tc

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 51 hedabide eta publizitate agentziek komunikazio eta publizitate ez-sexistako kode deontologikoa sinatu dute ➡ https://t.co/tc

  • @MiriamUrt
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    Medios y agencias de publicidad se comprometen con un código para comunicación y publicidad no sexista https://t.co/THdLgVq8Ps @Irekia

  • @FEAEEuskadi
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 51 komunikabide eta agentziek sinatu dute publizitate eta komunikazio ez sexitarako kode deontologikoa https://t.co/aMo1iv

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)