Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek otsailaren 27an Durangoko 40 Minutu Rock jaialdia dela eta gaueko trenen zerbitzua indartuko du

2016-02-25

Datorren larunbatean, otsailaren 27an Euskotrenek Durango - Bilbo tartean gaueko trenen zerbitzua indartuko du Durangon ospatuko den 40 Minutu Rock Jaialdia dela eta.

Otsailaren 27tik 28rako gauean ohiko zerbitzua tren bereziekin indartuko da Durangotik Atxurira. Horren helburua Jaialdiaz gozatzeko joan-etorriak erraztea da:

•    Durango - Atxuri:   Durangotik Atxurira trenak ordu erdiro irtengo dira  1:04tik  6:34ra.

Zerbitzua indartuko duten trenek ohiko geltoki guztietan burutuko dute zerbitzua. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko