Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

1.099.859 euroren diru-laguntzak onartu dira, Eskolako 21 Agendan parte hartzen duten eae-ko ikastetxeentzat

2010.eko irailak 11

Gasteiz, irailak 11.- Kalitatearen eta jasangarritasunaren gaineko Eskolako 21 Agenda Programa garatzen ari diren eta unibertsitatekoak ez diren ikastetxeei diru-laguntzatan 1.099.859 € ematea erabaki du Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak.

Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 474 ikastetxe izango dira diru-laguntza horien onuradunak: 52 Arabakoak dira, 246 Bizkaikoak eta 176 Gipuzkoakoak.

Pilar Unzalu Ingurumen sailburuak gogorarazi duenez, Eskolako 21 Agenda programaren helburua "ikastetxearen kalitatea eta jasangarritasuna" da. "Hezkuntza-komunitatearen partaidetzan dago oinarrituta, protagonismo berezia ematen zaie ikasleei, eta udalerriaren garapen jasangarriari laguntzen dio" zehaztu du.

Ikasleak bere inguruneko ingurumen-arazoak ezagutzea eta horietaz jabetzea proposatzen du Eskolako 21 Agendak, eta modu arduratsuan gizarte justuago eta ekologikoki jasangarriago baten alde egiten lagunduko dion hezkuntza-praktika proposatzen du.

Hori dela eta, diru-laguntza horietaz gain, Eusko Jaurlaritzak prestakuntza, material didaktikoak, aholkularitza eta ikerkuntza eskaintzen die ikastetxeetan Eskolako 21 Agenda ezarri nahi duten edo garatzen hasi diren guztiei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan