Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ihobek, ACLIMA-K eta Novia Salcedo Fundazioak bat egin dute Euskadiko gazteen artean enplegu berdea sustatzeko

2016.eko otsailak 25

Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoak, ACLIMA Euskadiko Ingurumeneko enpresa-klusterrak eta Novia Salcedo Fundazioak beren esperientzia eta ezagutza uztartu dituzte Euskadiko gazteen artean enplegu berdea sustatzeko. Hala bada, erakunde horiek gaur Bilbon sinatu duten lankidetza-hitzarmenari esker praktika profesionalak egingo dituzte ingurumenaren sektoreko enpresetan.

Hitzarmen horren bidez sektorearen enpresetan ingurumeneko praktiken programa bat abian jarri ahal izango da. Zehazki, hauek sinatu dute: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ihobe sozietate publikoaren zuzendari nagusi Javier Agirrek, Aclimako zuzendari nagusi Kristina Apiñanizek eta Novia Salcedo Fundazioko zuzendari Begoña Etxebarriak. Euskal Autonomia Erkidegoko tituludun gazteentzat izango da aipatutako programa.

Honela azaldu du Ihobe sozietate publikoaren zuzendari nagusi Javier Agirrek: «Aurreikusi dugunez, 2020rako ingurumenaren industriarekin zerikusia duten hamabi mila enplegu ere sor litezke Euskadin. Enpresen, administrazioaren eta laguntzeko gizarte-erakundeen (Novia Salcedo Fundazioa kasu) artean gaur berretsitakoaren tankerako lankidetza-esparruak ezartzea ezinbestekoa da eskari horri erantzun ahal izateko».

Kristina Apiñanizek, berriz, zera adierazi du: hitzarmen honen bidez «enpresek egun dituzten beharren arabera gazteen prestakuntza eta gaikuntza tekniko eta profesionala laguntzea da gure helburua, enpleguan eskuratzeko aukera hobetzearren».

 ACLIMAk programaren berri emango du klusterreko enpresen artean, nork bere erakundearen barruko ingurumenaren arloan Novia Salcedo Fundazioak hautatuko dituen izangaiak hartu ahal izan ditzan. Aipatutako fundazioak lan-munduan beharrezko diren gaitasunen eta trebetasunen prestakuntza emango die programaren onuradunei.

 «Aholkularitza, enpresa-praktika eta beken programei esker 638 gaztek lan-kontratua erdietsi zuten 2015ean», nabarmendu du Novia Salcedo Fundazioko zuzendariak. «Aldi horretan, fundazioak 5 milioi euroko beken funtsa banatu du 846 gazteren artean toki eta nazioarteko esparruetan, eta azken 8 urteetan Euskadiko 3.611 gazte lan-merkatuan sartu dira Novia Salcedo Fundazioaren praktika-programen bitartez; pertsona bakoitzeko 354 euroko kostua ekarri diote horiek altxor publikoari», gaineratu du.

 ACLIMA Kluster Elkartea 20 urtez aritu da jardunean eta Euskadiko ingurumen-sektorearen erreferente bihurtu da, nola sektore pribatuaren ikuspegitik (industria eta zerbitzuak), hala jakintzaren eta sektore publikoaren esparruan. Gaur egun 93 erakunde daude klusterraren barruan, horietan 74 enpresa pribatu, 15 erakunde publiko, 4 unibertsitate eta 3 teknologia-zentro daude. Honako ingurumen-esparru hauek jorratzen ditu, besteak beste: hondakinen kudeaketa (gutxitzea, berriro erabiltzea, birziklatzea eta kudeatzea), kutsatutako lurzoruak (ikerketa eta lehengoratzea), uraren ziklo osoa, «waste to energy» balorizazioa, airea eta ekosistemak.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CIMASINNOVACION
    2016.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @MBegoaVallejo: En @CIMASINNOVACION nos apuntamos al empleo verde joven https://t.co/MNbJiVLxgQ

  • @lanbideejgv
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    Ihobek,ACLIMA-K eta Novia Salcedo Fund.-k bat egin dute Euskadiko gazteen artean enplegu berdea sustatzeko https://t.co/616Uaa55hg @Irekia

  • @MBegoaVallejo
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @AclimaEuskadi: Ihobe, ACLIMA y Fundación Novia Salcedo se unen para fomentar el empleo verde entre la juventud del País Vasco https://t

  • @KristinApinaniz
    2016.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @AclimaEuskadi: Ihobe, ACLIMA y Fundación Novia Salcedo se unen para fomentar el empleo verde entre la juventud del País Vasco https://t

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Begoña Echevarria, Fundación Novia Salcedo zuzendaria, Kristina Apellaniz, ACLIMAko zuzendari nagusia