Berriak
Eu

URAk Ihuda (Ayuda) ibaiaren 1800 metro ibaiertz birlandatu ditu, Berantevillan, Araban

2016.eko otsailak 25

Uraren Euskal Agentziak galeria-basoko tokiko espezieak birlandatzen hasi da Berantevillan, Araban, Ihuda ibaiaren (Ayuda izenez ezaguna) ezker-eskuin ertzetako 1800 metrotan. Lehen, ibai tarte hori makaldiek —zura lortzeko erabiliak— bere egin zuten, eta urria zen oso geratzen zen tokiko ibaiertz-landaredia. Lanok, aurrena, ibaiertzak atonduko dituzte; gero, 1700 tokiko galeria basoko espezie-ale landatzeko.

URAk egingo dituen lan horien xedea da Ihuda ibaiaren ibaiertzeko habitaten baldintza ekologikoak leheneratzea eta hoberantz jotzea; besteak beste, ibaiak eskaintzen duen igarobide-ekologikoa indartzeko.

Landatze-lan horiek aintzat hartuko dituzte Kontserbazio bereziko eremu (KBE) horretako espezieak babesteko ingurumen-betebeharrak. Izan ere, Ihuda ibaia Arabako lurraldeko ibai-KBEetako bat da. Hartara, lanok, aldez aurretik,  Arabako Foru Aldundiarekin koordinatu dira: Aldundia baita KBEeko kudeatze-gidalerroak zehaztu dituena, bai bere kontserbazioaren alde egiteko, baita KBE bera izendatzeko aintzat harturiko espezieen habitat naturalen kaltetzea oztopatzeko. Aipaturiko espezie horien artean: Mustela lutreola (ur-ipurtatsa) y Lutra lutra (igaraba arrunta), Cinclus cinclus (ur-zozoa), Alcedo atthis (martin arrantzalea), Milvus migrans (miru beltza), Nycticorax nycticorax (amiltxori arrunta), Actitis hypoleucos (kuliska txikia) o Acrocephalus scirpaeus (lezkari arrunt), beste batzuen artean.

Ihuda ibaiko KBEko igarobide-ekologikoak berebiziko garrantzia du ekosistema urtar eta lurtarrak hartu emanak izan ditzaten, isurtze-arro osoan zehar. Izan ere, ia ibaibide osoari aitortzen zaio espezie eta ekosistemak konektatzeko ageriko ahalmena.

Halere, ibai-tartearen galeria-basoa ez da izan litekeena bezain oparoa; batik bat, ezker-eskuin, ibai-bidearen tarte gehienetan zehar ematen diren alboko zein luzetarako etenak nabarmenak direlako.

Ihuda ibaiko birlandaketa hau URAk eta Arabako Foru Aldundiak hitzartutako lanon arteko bat da, eta Natura 2000 eremu eta ibai-KBEetan ingurune urtarra hobetzeko bestelako lanekin bat egiten du. Horietan guztietan, xedea: lanok — ibaien mantentze-lanak, beren-beregi— ur-masen egoera ekologikoa ahalik eta gehien hobetzea, eta ibai-KBEak babesteko helburua lortzen lagun izatea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)