Berriak
Eu

Jaurlaritzak Terrorismoaren biktimen errekonozimendu instituzionala egiteko ekitaldia deitu du martxoaren 11rako. Donostian izango da eta «Haien hutsunea etorkizuna eraikitzeko funtsezkoa da» leloa izango du

2016.eko otsailak 25

Ekitaldia bat dator egun horretan ospatzen den Terrorismoaren Biktimen Europako Egunarekin.

2016ko Europako Kultur Hiriburutza babesteko ekimenen barne dago ekitaldia.

Eusko Jaurlaritzak euskal erakunde guztiak, kargudun publikoak eta hautetsiak gonbidatu ditu Iñigo Urkullu buru izango den terrorismoaren biktimen errekonozimendu instituzionala eskaintzeko ekitaldian parte hartzera. Ekitaldia 2016ko martxoaren 11n izango da, 12:00etan, Donostiako pasealeku berrian dagoen Jorge Oteizaren Eraikuntza hutsa eskulturaren ondoan. Ekitaldia bat dator egun horretan ospatzen den Terrorismoaren Biktimen Europako Egunarekin.

2016ko Europako Kultur Hiriburutza babesteko ekimenen barne dago deialdia. Eusko Jaurlaritzak biktimekiko elkartasuna ikusgarri egiteko asmoa du, eta horien testigantzak bizikidetzan zenbateko garrantzia duen azpimarratzekoa, Donostia 2016k ekimena Estatuan zein nazioartean ezagutzera emateko eskaintzen duen aukera baliatuta.

Ekitaldiak bi helburu esplizitu izango ditu. Lehenik, terrorismoaren biktima guztiak oroitzea eta horiei elkartasuna adieraztea, jasandako sufrimendu bidegabea errekonozituz. Bigarrenik, biktimen eta herritarren bat egitea sustatzea, iraganaren gaineko ikuspegi kritikoa eta etorkizunaren gaineko ikuspegi itxaropentsua bultzatzeko.

Ekitaldi isila izango da, musika-emanaldi batez lagundua, eta hamar minutu iraungo ditu. Ez da hitzaldirik egongo. Lelo bakarra izango du elkarretaratzeak: «Terrorismoaren biktimen Europako Eguna. Haien hutsunea etorkizuna eraikitzeko funtsezkoa da».

Jorge Oteizak, Eraikuntza hutsa eskulturaren egileak, zentzuz eta edukiz bete zuen hutsunea. Biktimen gizartean utzitako hutsunea nabarmendu nahi da leloarekin, bai iragana oroitzeari begira, bai etorkizuna eraikitzeari begira.

Elkarretaratzera gonbidatuta daude euskal erakunde guztiak, kargudun publikoak eta hautetsiak, biktimak eta erakundeetako zein gizarte zibileko ordezkariak. Eguraldi txarrak ekitaldia aire librean egitea eragozten badu, San Telmo Museoan egingo da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    Convocado el 11 de marzo en Donostia un acto de reconocimiento institucional a las #víctimas del #terrorismo ➡ https://t.co/0WGQRtWkoi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)