Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak kidego diplomatikoari aurkeztu dio Madrilen Aldaketa Klimatikoari buruzko Estrategia

2016.eko otsailak 25

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren eta Kanpo Harremanen arduradunek informazio bilera bat egin dute gaur goizean Madrilen hainbat herrialderen enbaxadetako ordezkariekin, aldaketa klimatikoaren gaineko euskal estrategia aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzaren Madrileko Ordezkaritzan izandako bileran honako hauek izan dira: Alexander Boto, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria; Leyre Madariaga, Kanpo Harremanetarako zuzendaria; baita ere, Frantziako, Alemaniako, Estatu Batuetako, Erresuma Batuko, Herbereetako, Italiako, Portugaleko, Belgikako,Txileko, eta Mexikoko enbaxadetako arduradunak.

Bilera informatiboak “Estrategia vasca de cambio climático 2050” du izenburua eta balio izan du kidego diplomatikoko kideei aurkezteko 2050era arte Euskadik izango duen jardueraren planifikazio estrategia, epe ertaineko helburuekin 2020ra eta 2030era, begira, aldaketa klimatikoaren eragina arintzeko eta aldaketa klimatikora egokitzeko. Era berean, jakinarazi zaie 2050era begira estrategiaren helburu estrategikoen definiziorako kontuan izan direla helburuak eta Europako ibilbide-orriak, baita Ingurumen Esparru Programa 2020an azpimarratuta dagoena eta Klima Aldaketaren aurkako EAEko Plana 2008-2012 aurreko planifikazioaren emaitzak ere eta menpekotasuna dagoela Estrategiaren helburuen artean eta Estrategiaren PMA 2020ak ezarritako honako helburu estrategikoen artean:

  • 1 HE. Gure kapital naturala babestu, zaindu eta berriztu, ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak zainduz.
  • 2 HE. Euskadiko ekonomia eraldatu lehiakorra, berriztatzailea karbono maila baxukoa eta eraginkorra baliabideen erabileran eraginkorra izan dadin.
  • 5 HE. Politiken koherentzia bermatu, ingurumenaren integrazioa eta erantzunkidetasun publiko pribatua indartuz.

Eusko Jaurlaritzaren eta kidego diplomatikoaren artean gaur izandako bilera Madrilen antolatuta dauden bileren arteko bat da, bilera egutegi bat dago antolatua legegintzaldi honetarako gobernuaren planak eta ekimen estrategikoak ezagutzera emateko.

 

 

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    #Klima2050 El Gobierno Vasco presenta al cuerpo diplomático en Madrid su Estrategia de Cambio Climático ➡ https://t.co/knCFIaVdvQ

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    #Klima2050 Eusko Jaurlaritzak kidego diplomatikoari aurkeztu dio Madrilen Aldaketa Klimatikoari buruzko Estrategia ➡ https://t.co/m349Mq7WYx

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)