Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi sailburuak akuarioek hezkuntzaren eta ikerketaren alorretan betetzen duten papera nabarmendu du

2016.eko otsailak 25
  • Ingurumeneko sailburuak Akuarioen eta Zoologikoen Biltzar Iberikoa inauguratu du Eneko Goiarekin, Mari Carmen Garmendiarekin eta Aizako presidente Miguel Trepatekin batera

Donostia, 2016/02/25

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Atlantikoko akuarioek, tartean Donostiakoak, hezkuntzaren eta ikerketaren arloetan betetzen duten papera nabarmendu du. «Akuarioak kontserbatzeko ezinbestekoa da espezieen berezko habitaten antzeko baldintzak sortzea, animalia-etikaren balioa errespetatuz betiere. Euskadik itsasoko biodibertsitate eta ekosistema ugari ditu», azaldu die topaketako parte-hartzaileei.

 

Oregiren arabera, bistakoa da akuarioek zeregin garrantzitsua dutela espezieen kontserbazioan, ikerketan eta horien gaineko hezkuntzan. Horiek kudeatzen dituzten pertsonek kontuan hartu behar dituzte aipatutako instalazioen alderdi soziala eta jendaurreko izaera, eta horiek uztartu behar dituzte instalazio horietako animali guztiei arreta etiko egokia ematearekin, Europako zuzentarauak betez.

 

Alabaina, herrialdea harro egon liteke Karpin´eko edo Martioda´ko animalien errekuperazio-zentroekin, eta horiek zoologikoekin lankidetzan jarduteko ahalmen handia dute, batez ere espezieen ugalketaren edota birsartzeen arloetan.

 

«Herri honek begietan izan du beti itsasoa. Zorionez Donostiako akuarioa lagungarria dugu gurearen ondorengo belaunaldiek itsasoak gordetzen dituen altxorrak ezagutu ditzaten eta hura baldintza onetan egotearen premiaz jabetu daitezen, itsas fauna ahal den neurrian lehengoratzen lagunduz, zati batean giza jardueraren ondorioz galdu delako eta, bestalde, klima-aldaketak ere kaltetu dezakeelako», esan du Oregik.

 

Donostiako akuarioari egiten duen lanagatik zorionak eman ondoren, Oregik gogorarazi du Urdaibain ornitologiari buruzko biltzar zientifikoa hasiko dutela bihar. «Euskadi iritzi eta azterlan zientifikoak, naturalistak eta ingurumenekoak partekatzeko gune eta leku dela egiaztatzea oso pozgarria da», amaitu du. 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Miguel Trepat, María del Carmen Garmendia, Esther Irigaray