Berriak Osasuna
Eu

Gaurtik aurrera, herritarrei osasun arreta hobea emango dien Osasun Zentro berria izango du Idiazabalek

2016.eko otsailak 24

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek Idiazabaleko osasun-zentro berria bisitatu du gaur, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxebarriarekin eta Idiazabalgo alkate Ioritz Imazekin batera. Osasun Sailak eta Osakidetzak 80.000 euro inbertitu dituzte eraikinean, eraikuntzaz arduratu den Udalari emandako diru-laguntzaren bidez.

Azpiegitura berriari esker, udalerriko 2.000 biztanleek osasun-arreta hobea jasoko dute. Osasun-zentroan, familiako mediku bat, errefortzu medikoa, erizain bat eta administrazioko langile bat daude, eta, egoerak exijitzen duenean, mediku egoiliar bat ere egongo da. 

«Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat oso garrantzitsua da lehen mailako arretan inbertitzea eta osasun-azpiegiturak hobetzea, pazienteei egunero eskaintzen diegun kalitate mailari eusteko», esan du Osasuneko sailburuak. Izan ere, gogorarazi du Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuaren lehentasunetako bat, hain zuzen ere, pertsonei zerbitzua ematea eta konpromiso gisa ezarritako printzipioak bermatzea dela: osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa 

Jon Darpón sailburuaren ustez, azpiegitura berri bakoitzaren irekiera albiste bikaina da, osasun-zerbitzuak Euskadiko auzoetara, herrietara eta hirietara gero eta gehiago hurbiltzeko helburua lortzeko aurrerapausoa delako. Halaber, horrek esan nahi du herritarrek osasun-sistema zuzentasunez erabiltzeko eskubidean ere aurrera egiten dugula.

 

 Donostia, 2016ko otsailaren 24a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ioritz Imaz, Idiazabalgo alkatea