Berriak Osasuna
Eu

Jon Darpón: “Segurtasun klinikoa arretan kalitatea da eta ildo hori lantzen jarraituko dugu Osakidetzan

2016.eko otsailak 24

PAZIENTEAREN SEGURTASUNARI BURUZKO IV. JARDUNALDIA

Osasuneko sailburu Jon Darpónek gaur inauguratu du Osakidetzako pazienteen segurtasunari buruzko IV. jardunaldia Donostiako Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioan. Urtean behin egin ohi den jardunaldi horretan parte hartzen duten profesionalen, adituen eta elkarteen aurrean, Osasuneko sailburuak nabarmendu du pertsonei emandako arretan segurtasunaren etengabeko hobekuntza sustatzeko konpromisoa duela Osasun Sailak, eta konpromiso horren isla dela Osakidetzaren 2013-2016 aldirako Pazientearen Segurtasunerako Estrategia, modu koordinatuan eta sarean lan egiteko aukera ematen duena, hala nola jardunbide egokiak partekatzekoa eta proiektuak garatzekoa, betiere Osakidetzako erakunde guztietan ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko xedearekin. 

Gaineratu duenez, Osasun Sailarentzat, pazientearen segurtasuna lehentasunezko ildoa da eta, horrenbestez, estrategia horren barnean proiektu gehiago abiarazi eta sustatuko ditu, pazienteei emandako arretan egindako hobekuntzek segurtasunean berehalako eragina izan dezaten. Izan ere, gaur egun, osasun arreta aipatzerakoan, “segurtasun klinikoa kalitateta da”, gehitu du.  

Pazientearen Segurtasunari buruzko IV. Jardunaldiak pazientearen segurtasunaren kultura sustatzen jarraitzea du xede, pazienteen eskubideetako bat eta profesionalaren balioetako bat den aldetik, eta, bertan, osasun-zerbitzuen erakundeek garatutako esperientziak partekatuko dira, horiek jakitera eman, eta jardunbide klinikoak hobetzea ekar dezaten. Aurtengoan, gainera, pazienteek segurtasunean parte-hartzeari buruzko ekimenak aurkeztuko dira.

Osakidetzan garatutako proiektuak, jardunaldian aurkeztuko direnak bederen, berritzaileak eta aitzindariak dira Espainian, eta aurrerapen handia dira arriskuak prebenitzeko. Horien artean, honakoak nabarmentzen dira: Infekzio nosokomiala zaintzeko, prebenitzeko eta kontrolatzeko plana (INZPKP); paziente kritikoen eremuetan ezarri diren bakteriemia eta zero pneumonia proiektuak; kirurgia segurua; ama-haurrentzako eremuetan segurtasun-protokoloak, Pazientearen Segurtasunerako Jakinarazpen eta Ikaskuntza Sistema (PSJIS) aplikatzea; erradiazio ionizatzaileko proba diagnostikoen preskripzioa optimizatzea; medikazioa ematearekin lotutako jardunbide egokiak, eta medikazioaren kontziliazioa hobetzea; erizaintzako zainketekin eta presioko ultzeren eta erorikoen prebentzioarekin lotutako jardunbide egokiak, «UPP-Adi» eta «Eroriko ez» programen bidez, eta transfusio-segurtasuna.

Halaber, 2015ean abian jarritako bi ekimen azpimarratu dira: 

Pazientearen inplikazioa osasun-arretako segurtasunean. Sentsibilizazio-kanpaina bat egin da eta eskuorriak eta informazio-materiala banatu dira, pazientearen, senideen eta/edo zaintzaileen lankidetza aktiboa bultzatzeko. Pazienteak informazio nahikoa eduki behar du jasoko duen arretaren onurei eta arriskuei buruz eta zeregin aktiboa izan behar du jasoko duen osasun-arretari loturiko ekinbide bakoitzean gerta daitezkeen segurtasun-akatsak hauteman eta ebazteko.

Pazienteak okerrik egin gabe identifikatzea. Identifikazioaren ekintza-lerroa ezagutarazteko, hedatzeko eta ezartzeko hiru alderdi landuko dira: ospitaleratutako pazientearen identifikazioa fisikoa, orain arte erabilitako sistemak homogeneizatuta (eskumuturreko identifikatzailea); pazientearen identitatea egiaztatzea korporazioaren aplikazio informatikoen bidez; eta Osakidetzaren sareko arreta-puntuetako batean ospitaleratuta ez dagoen pazientearen identifikazioa.

Azkenik, bilgune horretan nabarmen geratu da aurrera egiten jarraitu behar dela pazientearen segurtasunean, pertsonak direnez gure osasun-sistemari egindako hobekuntzen xede, eta, horretarako, etengabeko hobekuntza aplikatzen jarraitu behar da, jarraibide egokiak sustatu, eta prebentzioa zein osasun-sistemaren segurtasuna eta jasangarritasuna areagotzeko. Hain juxtu, horretara konprometitu dira Osasun Saila eta Osakidetza.

2016/02/24

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @maytebacigalupe
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: .@JDarpon ha inaugurado hoy la IV Jornada de Seguridad del paciente 2016 de @osakidetzaEJGV➡ https://t.co/i4MkpreXvi https…

  • @jdarpon
    2016.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    La seguridad clínica es calidad en la asistencia y en esa línea continuaremos trabajando en Osakidetza https://t.co/l27NHMdwJ6

  • @JosuneR
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: .@JDarpon ha inaugurado hoy la IV Jornada de Seguridad del paciente 2016 de @osakidetzaEJGV➡ https://t.co/i4MkpreXvi https…

  • @jeslarra
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: .@JDarpon ha inaugurado hoy la IV Jornada de Seguridad del paciente 2016 de @osakidetzaEJGV➡ https://t.co/i4MkpreXvi https…

  • @jeslarra
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: .@JDarpon-ek inauguratu du Osakidetzako pazienteen segurtasunari buruzko
    IV. jardunaldia ➡ https://t.co/ap7uDznMt7 https:…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    .@JDarpon-ek inauguratu du Osakidetzako pazienteen segurtasunari buruzko
    IV. jardunaldia ➡ https://t.co/ap7uDznMt7 https://t.co/rXMku19VLn

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    .@JDarpon ha inaugurado hoy la IV Jornada de Seguridad del paciente 2016 de @osakidetzaEJGV➡ https://t.co/i4MkpreXvi https://t.co/qw9etT8qxl

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    .@JDarpon-ek inauguratu du Osakidetzako pazienteen segurtasunari buruzko
    IV. jardunaldia ➡ https://t.co/6yvYRhAmK1 https://t.co/UUKzvIvZz5

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    .@JDarpon ha inaugurado hoy la IV Jornada de Seguridad del paciente 2016 de @osakidetzaEJGV➡ https://t.co/Y1WSyrnyQJ https://t.co/f5oY0AI1Bf

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    .@JDarpon-ek inauguratu du Osakidetzako pazienteen segurtasunari buruzko IV. jardunaldia ➡ https://t.co/szXYqbNn9v

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    .@JDarpon ha inaugurado hoy la IV Jornada de Seguridad del paciente 2016 de @osakidetzaEJGV➡ https://t.co/6Dazp0qXCm

  • @mikel_franco
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@JDarpon ha inaugurado hoy la IV Jornada de Seguridad del paciente 2016 de Osakidetza ➡ https://t.co/UX5GZi5Iao https:…

  • @jdarpon
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@JDarpon-ek inauguratu du Osakidetzako pazienteen segurtasunari buruzko IV. jardunaldia ➡ https://t.co/HGgrSJoQOo http…

  • @biocrucesHRI
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    IV Jornada de Seguridad del paciente 2016 de @osakidetzaEJGV
    https://t.co/M43EHbxdm2 https://t.co/gHA7ffZqPZ

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    .@JDarpon-ek inauguratu du Osakidetzako pazienteen segurtasunari buruzko IV. jardunaldia ➡ https://t.co/HGgrSJoQOo https://t.co/SoaVE4JEuv

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    .@JDarpon ha inaugurado hoy la IV Jornada de Seguridad del paciente 2016 de Osakidetza ➡ https://t.co/UX5GZi5Iao https://t.co/dpcxrr9KWF

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)