Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzak Gonzalo Nardiz Bengoetxea sariko hautagaitzak aurkezteko epea ireki du

2016-02-23

Nekazaritzan, arrantzan eta elikagaien industrian jardun luze eta nabarmena izan duten pertsonei edo kolektiboei emango zaizkie sariak maiatzaren 10ean banatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalentzako Gonzalo Nardiz Bengoetxea sarietarako 2016 urterako deialdia egin du, nekazaritzan edota arrantzan jardun luze eta nabarmena izan duten pertsonak edo kolektiboak saritzeko.

Hautagaien zerrendak aurkezteko epea 2016ko martxoaren 11ra arte irekita egongo da.

Sariak jaso ahal izateko, nekazaritza, arrantza edo elikagaien industria sektoreetan eginiko lanean nabarmendu izanaz gain, haien ibilbide profesionala batez ere Euskal Autonomi Erkidegoan egin izana eta finkatutako ibilbide profesionala izatea, behar beste denbora iraun duena.
Hautagaitzak aurkeztu ahal izateko gutxienez EAEko sektoreko bi eragileren babesa behar dute, bai eta hautagai gisa izendatutako pertsonaren edo kolektiboaren onespena ere; halaber, memoria bat ere aurkeztu behar da. Memoria horretan proposatutako pertsonaren edo kolektiboaren ibilbide profesionala zehatz-mehatz jasoko da, horri, oihartzun edo garrantziagatik, berezitasuna ematen dioten alderdiak nabarmenduta.

Agiriak Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europako Politiketako Zuzendaritzara igorriko dira.

Epaimahaiak apirilaren 30a baino lehen emango du epaia, eta saridunek Hiru elementuak izeneko Jabier Herreroren eskultura jasoko dute maiatzaren 10ean ospatuko den jendaurreko errekonozimendu-ekitaldian.

Euskadiko Gobernu baten Nekazaritzako lehen sailburuaren izena –Gonzalo Nardiz Bengoetxea– daramaten sariak dira hauek 2004an sortu ziren nekazaritza eta arrantzako sektoreetan ibilbide profesionalak aintzat hartzeko.

Informazio gehiago eta deialdiaren oinarriak

2 iruzkin
  • @itsasnet
    2016-02-25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [SECTOR AGRARIO] Abierto el plazo de presentación de las candidaturas a los #premios Gonzalo Nardiz Bengoetxea ➡ https://t.co/S

  • @AedAsociacion
    2016-02-24

    Comentario de Twitter:
    Se abre el plazo de presentación de las candidaturas a los premios Gonzalo Nardiz Bengoetxea https://t.co/gnWnGUxBcP

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)