Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Aizek aurrerapausoak iragarri ditu MUGI, BARIK eta BAT txartelen elkarreragintasunean, «udatik aurrera, txartel horiek erabili ahal izango direlako Euskotrenen Hendaia-Donostia-Bilbo linean eta Bilboko Metroan»

2016.eko otsailak 24

 

  • Programa pilotu bat jarriko da abian, Arabako Bat eta Bizkaiko Barik txartelak Gipuzkoako hiriburuko Dbus autobus-sarean erabili ahal izateko.
  • Garraioetako sailburuorde eta Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzako presidenteak Mugi garraio-txartelaren erabilera-datuen aurkezpenean parte hartu du, Garmendia foru-diputatua lagun.

 

DSS 16 02 24

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aizek aurrerapauso berri bat iragarri gaur goizean, Euskadiko MUGI, BARIK eta BAT garraio-txartelen elkarreragingarritasunari dagokionez eta bidaia-txartela ezartzeari begira, udatik aurrera, Euskotrenen Hendaia-Donostia-Bilbo linea osora eta Bilboko Metrora hedatuko baita elkarreragingarritasuna». Era berean, programa pilotu bat jarriko da abian, Arabako Bat eta Bizkaiko Barik txartelak Gipuzkoako hiriburuko Dbus autobus-sarean erabili ahal izateko.

 

Garraioetako sailburuorde eta Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzako presidenteak Donostian egin den Mugi garraio-txartelaren erabilera-datuen aurkezpenean parte hartu du, Marisol Garmendia foru-diputatua lagun.

 

«2013an lanari ekin genionetik, lurraldeetako tarifa-sistema eta horiek lantzeko teknologia desberdinak kontuan hartu, eta etorkizun hurbilean Euskadi osoan txartel bakarra erabili ahal izateko urrats zehatz eta irmoak eman dira», esan du Aizek.

 

Aizek gogora ekarri duenez, «gaur-gaurkoz, jada erabili daitezke BAT, BARIK eta MUGI txartelak Bizkaiko Larreinetako funikularrean eta Gasteizko zein Bilboko tranbietan, guztiak ere Euskotrenek kudeatzen dituenak. Hilabete gutxi barru, zehazki, udatik aurrera, elkarreragingarritasuna Euskotrenen Hendaia-Donostia-Bilbo linea osora eta Bilboko metrora hedatuko dugu. Era berean, programa pilotu bat jarriko da abian, Arabako Bat eta Bizkaiko Barik txartelak Dbus autobus-sarean erabili ahal izateko».

 

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuordeak adierazi duenez, «txartela bizi ez diren lurraldean erabili duten 220.000tik gora pertsona horiek bultzatzen gaituzte aurrera, garraiobide elkarreragingarriak gero eta gehiago izateko». Agintaritzen, partzuergoen eta erakundeen arteko lankidetzari esker, elkarreragingarritasuna abian jarri ahal izan da eta arrakastaz gainditu dira bidaia-txartel bakarra ezartzeko bidean zehaztutako lehen mugarriak.

 

Aizek eskerrak eman dizkie erakundeei batera lan egin izanagatik eta beste behin adierazi du «Eusko Jaurlaritzak garraiobideen arteko elkarreragingarritasun-sarea hedatzeko asmoa duela, garraioaren arloan eskumenak dituzten erakundeek kudeatutako garraiobideak barne hartuz».

 

Mugi sistema sendo ezarrita dago Gipuzkoan, 2015ean, guztira, 64.000.000 bidaia egin ziren eta. Bidaia horien % 84 Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu ziren. Halaber, 2015ean, 59.000 txartel pertsonalizatu eman ziren. Batez bestean, hilean 295.000 pertsonek erabiltzen dute Mugi txartela.

 

Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritza (GGLA) ados jarri da hainbat erakunderekin, txartel berrien eta zaharrak berritzearen gaineko kudeaketa errazteko.  Eskabide-inprimakia betetzean, nahi duten guztiek GGLAri baimena eman ahal izango diote txartel hobariduna lortzeari edo berritzeari loturiko eskakizun gehienak betetzen dituztela egiaztatze aldera beharrezkoa den informazioa zuzenean eskuratzeko.

2015ean 64.000.000 bidaia baino gehiagorekin, Mugi sistema egonkortu egin da Gipuzkoan

•          Bidaien 84% Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu da

•          2015 urtean zehar 59.000 txartel pertsonalizatu baino gehiago egin dira

•          Hilabetean batez beste 295000 lagunek erabiltzen dute Mugi sistema

 

Mugi sistema 2013ko martxoaren 4an martxan jarri zenetik, 656.000 txartel baino gehiago erabili dira. Horietatik 350.000 Mugi txartelak dira eta 305263 Lurraldebus txartelak. Dudarik gabe, Mugi txartelaren erabilera gero eta handiagoa da, eta txartel berrien eskaeraren kopurua ere gradualki gora egiten ari da. Hala, 2015. urtean zehar, 59.000 txartel pertsonalizatu baino gehiago eta 40.000 txartel anonimo baino gehiago egin dira. 

 

2015ean, 64.000.000 bidaia baino gehiago egin dira Mugi sisteman integratutado operadoreetan. Horien %84, 54.000.000 bidaia hain zuzen, Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu dira. Bestalde, bidaia eta txartel kopuruari dagokionez, abenduaren 21a, Santo Tomas eguna, bidaia gehien (240.000) egin diren eta txartel gehien (208.000) erabili diren eguna dela nabarmendu behar da.

 

Txartelaren erabileraren hilabeteko datuak erreparatuz gero, batez beste 295.000 erabiltzailek erabiltzen dute Mugi sistema; horien %80ak 1 eta 20 bidaien arteko lehen tartean erabiltzen du (%45eko beherapena), %16a 21 eta 50 bidaien bigarren tartera iristen da 56%ko beherapenarekin eta, azkenik, %4ak 51 bidaia baino gehiago egiten ditu, honela, %90eko beherapena lortuz.

 

Mugik eskaera eta berritze izapideak hobetu ditu

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak zenbait erakundeekin egindako hitzarmenari esker, txartelen eskaeraren eta txartelen berritzearen kudeaketa erraztu ditu. Eskaera-orria betetzean, nahi duen orok GGLAri baimena emango dio txartel hobaritua egin edo berriztatzeko behar den informazio gehiena zuzenean eskuratzeko.

Erabiltzaileek ondorengo dokumentuen kontsulta baimendu dezakete: Gipuzkoako Foru Ogasuneko errentaren baldintzak egiaztatzea, edozein udalerri gipuzkoarretako errolda-agiria egiaztatzea eta, azkenik, Familia Ugariaren Titulua ziurtatzea (Eusko Jaurlaritza/Foru Aldundia).

 

 

Mugik bidea errazten dizu

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Mugi sistemako txartelaren erabilera erraztu du. Izan ere, Mugi/Lurraldebus txartela Kutxabankeko edozein kutxazainetan kargatu ahalko dute, edozein bankuko txartelarekin eta inolako komisiorik gabe.

Horrez gain, internetetik egindako kargak eta txartel berriztatuak aktibatu daitezke Kutxabanken (eskaera egin eta gestionatu ondoren), erraz eta ordutegi mugarik gabe.

 

Lasarte-Oriako “Muittu Manttangorri” Mugi sisteman

Lasarte-Oriakoa da Mugi sisteman azkena integratu den urbanoa; urtarrilaren 11n, hain zuzen. Ordutik, bidaiariek Mugi sistemaren onurez gozatu dezakete, eta ordaintzeko euskarri bera izateaz gain, herriko autobusean egindako bidaiak eta garraio-aldaketak kontuan hartuko dira deskontuak aplikatzeko. Muittu Manttangorriren integrazio honekin, garraio publiko irisgarri eta integratu baten alde egin da.

 

Elkarreragingarritasuna handitzen doa

GGLAk garraio publikoaren elkarreragingarritasunean lanean darrai. Prozesu honen baitan, dagoeneko posible da Bilbo eta Gasteizko tranbiatan eta Larreinetako Funikularrean Mugi/Lurraldebus txartelarekin bidaiatzea.

 

Egun, GGLA Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin elkarlanean ari da uda honetatik aurrera Mugi/Lurraldebus txartela Bilboko Metroan erabiltzeko. Bestalde, Bat eta Barik txartelak Dbusen autobusetan onartuko dituen programa pilotu bat ere martxan jarri du. 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LABmetrobilbao
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Sin tarifas ni horarios integrados y coordinados no se puede hablar ni de billete único ni de interoperabilidad https://t.co/mIcv9j9wIT

  • @eri_ATTG
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BILLETE ÚNICO] Nuevo paso en la interoperabilidad MUGI, BARIK y BAT a partir de verano ➡ https://t.co/syVdjquL04

  • @Iigo16593410
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BILLETE ÚNICO] Nuevo paso en la interoperabilidad MUGI, BARIK y BAT a partir de verano ➡ https://t.co/syVdjquL04

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marisol Garmendia, Eluska Renedo, Pilar Arana