Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskal Trenbide Sareak aurrera jarraitzen du Metroaren 3. lineako eskailera mekanikoak instalatzeko lanekin

2016.eko otsailak 23

Euskal Trenbide Sareak aurrera jarraitzen du Metroaren 3. lineako eskailera mekanikoen instalazioarekin. Izan ere, lur azpiko trenbidera heltzeko beharrezkoak diren estruktura horiek deskargatzeko lanak direla eta, errodatutako trafikoa moztu eta aparkalekuak hustu egin beharko dira Uribarri C Zeharbidean (Uribarri eta Izaro Mendia kaleen artean), gaur, bihar eta datozen martxoaren 1ean eta 2an.

Horrela, mezzaninatik lehenengo eskailera-bururaino dagoen ia 14 metroko malda aldaketa gaindituko duten eskailera zati bi deskargatuko dira. Aurrerago, eskailera-buru horretatik abiatuta gainazalera helduko diren beste eskailera zati bi instalatuko dira. Gailu mekaniko horiek C Zeharbideko sarbideko ahoari emango diote zerbitzua. Hori izango da Uribarriko geltokiak izango dituen lau sarbideetako bat (Balendin Berriotxoa santua, Eskola plaza eta Zumalakarregi), igogailuaz gain.

ETS-k 11,5 milioi euroren truke esleitu zion 3. linearen instalazio kontratuetako bat ThyssenKrupp Elevator enpresari, 3. lineako zazpi geltokietako batzuetan 10 igarobide errodatzaile eta 32 eskailera mekaniko instalatzeko eta hiru urtetan mantentze lanak egiteko. Obra zibila amaitu da guztietan, amaitzetik gertu dagoen Txurdinagan eta une honetan egiten ari den eta benetako geltoki intermodal bilakatuko den Alde Zaharreko geltokian izan ezik. Izan ere, geltoki horretan metroko hiru lineek egingo dute bat eta, gainera, Txorierrirekin, Busturialdearekin, Durangaldearekin eta Hendaiaraino doan linearen gainerakoarekin lotura izango du. 3. Linea erdibana finantziatzen dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko