Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cristina Uriartek eta Maite Iturbek 2016-2019 aldirako EiTBren Kontratu Programa berria sinatu dute

2016.eko otsailak 24

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Maite Iturbe, EiTBren zuzendari nagusiak, 2016-2019 aldirako EiTBren Kontratu Programa berria sinatu dute gaur goizez Bilbon.

Kontratu programak EiTBk eskaintzen duen zerbitzu publikoaren deskribapena zehazten du, eta  honako beste arlo hauek jasotzen ditu: zerbitzu horiek eskaintzeko hartzen dituen konpromisoak, EiTBk eta bere elkarteek bete beharreko helburu eta jarduerak, Eusko Jaurlaritzak erakunde honen finantziaziorekiko dituen konpromisoak, eta exekuzioaren kontrolerako mekanismoak. Konpromiso zehatzak eta hauen jarraipena egin nahiz betetze maila ezagutzeko adierazleak jasotzen dituen finantziazio-formula da.

Hori guztia oinarri hartuta, kontratu programak zerbitzu publikoaren kontzeptuan egiten du azpimarra, zerbitzu horren misioak zeintzuk diren azalduz:

.- Kalitatezko informazioa bermatzea, errealitatea zintzo islatuko duten edukiekin, erreferentziazko informazio-iturrietan kontrastatua.

.- Euskara eta gizarte gero eta elebidunago bat sustatzea.

.- EiTBk euskal kulturaren zabalkundearekin eta kirolaren sustapenarekin duen konpromisoa ere jasotzen du kontratu programak.

.- Ikus-entzunezko industria sustatzea, gizartearentzako ekarri ekonomiko eta kulturalak sortaraziz itzuleran.

.- Kohesio sozialerako plataforma izatea.

.- Herritar guztientzako informazio-gizartea sustatzea

.- Euskal erakundeek onartutako Bake eta Bizikidetza Planarekiko konpromisoz jokatzea

.- Normalizaziorako eta aurrerabiderako erakunde planen garapenean parte hartzea.

.- Aplikatu beharreko printzipiotzat hartzea Gobernu arduratsua, enpresa-gardentasuna eta gizartearen parte hartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)