Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek 30 unitate berri izango ditu 2011an

2010.eko irailak 13

Teknologia eta diseinu berrikuntzaren buruan dauden unitate berrien benetako eskalan egindako maketa bat ikusgai jarri da

EuskoTreneko unitate berriei buruzko erakusketa Zarautzera iritsi da. Donostian, Basaurin eta Errenterian izan ondoren, egun Zarautzen dago. Aurkezpen ekitaldian herriko alkatea den Jon Urien eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua den Iñaki Arriola egon dira. Erakusketa ibiltaria Bizkaiko eta Gipuzkoako beste 5 herritan egongo da.  

Eusko Jaurlaritzak EuskoTreneko 30 tren berri aurkeztu ditu Zarautzen. Serie berri honek tren sektorearen teknologia-berrikuntzarik aurreratuenak eransten ditu, besteak beste, "teknologia, fidagarritasuna, jasangarritasuna eta erosotasuna eta joera modernoetan oinarritutako kanpoko eta barruko diseinuarekin", adierazi du Iñaki Arriolak Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio sailburuak. 

Garraio sailak 30 unitateko serie berri honetan egindako inbertsioaren guztizkoa 201 milioi eurokoa da. Eusko Jaurlaritzak tren material higikorraren berrikuntza hasiko du eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoko berezko sarean emandako tren garraio zerbitzuen kalitate eta segurtasun maila hobetzeko bidea emango du. "Ordezkapena pixkanakakoa izango da eta 2011ko otsailean hasiko da eta 2014an bukatuko da". Modelo berria martxan hasiko den lehenengo linea etorkizuneko Donostialdeko Metroan izango da, Donostia eta Irunen artean, hain zuzen ere.   

Azkeneko urteetan sumatzen zen berrikuntza bat egiteko eskaera zegoela. Alde batetik, zerbitzuei buruz egindako kalitate ikerketetan urtez urte adierazten da tren material higikorren flota berritzeko beharrizana dagoela. Hori baita antzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten beste tren konpainia batzuk egin dutena. 

Unitate berriek Iñaki Arriolak Garraio sailburuak Eusko Legebiltzarrean iragarritako segurtasun sistema guztiak sartzeko aukera izango dituzte CAF enpresak fabrikatutako unitate berriak sistemaren segurtasuna eta fidagarritasuna hobetzeko teknologia-elementuak sartuko baititu. Hobekuntza horiek Euskal Trenbide Sarea - Red Ferroviaria Vascak (ETS-k) Azpiegitura mailan eta Segurtasun Instalazioetan sartuko dituen bestelako hobekuntzak osatuko ditu. 

Modelo berrietan sartutako segurtasun sistematariko bat anticlimber deritzona da. Sistema horrek, deformazioak bereganatzen ditu eta istripuren bat izanez gero, ibilgailuak bata bestearen gainean jar daitezen eragozten du. Estrukturaren diseinua ere energiaren xurgatzea gehitzeko pentsatuta dago. 

Irismena, jasangarritasuna eta ergonomia

Tren kotxe berriek sarrerako ateetan erdiautomatikoak diren arrapala integratuak ditu eta itsuentzako soinu-abisuetan azken berritasunak, eta baita entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzat argi-seinaleak. Unitate bakoitzak 4 kotxe ditu eta 214 bidaiari eserita garraiatu ditzake eta har dezakeen gehienezko abiadura 100 kilometro ordukoa da. Tren kotxe bakoitzeko barrualdea oztoporik gabe diseinatuta dago bidaiariei mugikortasuna errazteko. 

Gainera, makinariaren postua gidatzeko baldintzarik onenak izan ditzan bermatzeko diseinatu da, ikuspen baldintza antropometrikoa zein iskiatikoaren aldetik, eta baita gidariari erosotasunik handiena emateko. 

EuskoTreneko unitate berriak egiterako orduan, ingurumena eta jasangarritasunari begirunea erabakigarriak ere izan dira. Horrela, ingurumen arautegi guztiekin zehatz-mehatz bete da eta gai guztien eta bakoitzaren bizi-zikloak errespetatu dira.  

Erakusketak 

EuskoTrenek Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait herritan eta 20 eguneko iraupenarekin tren berriaren 9 ERAKUSKETA jarraian egingo ditu, hain zuzen ere: Donostian, Irunen, Zarautzen, Eibarren, Errenterian, Bilbon, Durangon, Basaurin eta Gernikan.

Lehiaketa: "Zuk jarri izena" 

EuskoTrenek lehiaketa antolatu du herritarrek tren berrien izenak hautatzeko aukera izan dezaten. Nahi duten pertsona guztiek, microsite-ra sartu ahal izango dira www.lanuevacaradeeuskotren.es eta haien proposamenak egin. Lehiaketa horren irabazleak lau lagunentzako Parisera bidaia bat irabaziko du. Hitz bakarreko izenak bilatzen dira, euskaraz zein gaztelaniaz.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola