Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

700.000 euro, genero indarkeriaren emakumezko biktimei laguntzak emateko (Gobernu Bilera 2016-02-23)

2016.eko otsailak 23

Jaurlaritzak argi berdea eman dio genero-indarkeriaren emakumezko biktimei bideratutako laguntza-deialdiari.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ematen ditu laguntza horiek, errenta-maila jakin batean kokatutako genero-indarkeriaren emakumezko biktimentzat, eta 2016an 700.000 eurokoak izango dira.

Laguntzak 2014ko urriaren 29ko Aginduan arautzen dira. Agindu horren xedea Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako eman eta ordaintzeko prozedura ezartzea da.

Laguntzen zenbatekoa 2.556 eta 10.224 euro artekoa da, emakume bakoitzaren egoera pertsonal eta familiarra gorabehera. Beren adina, prestakuntza orokor edo espezializatuaren falta eta beste zenbait inguruabar sozial direla-eta enplegua lortzeko zailtasun bereziak izan ditzaketen emakumeei bideratzen zaizkie bereziki. Laguntzak eskuratu ahal izateko, hauek dira oinarrizko betekizunak:

a) Eskabidea aurkezten den datan Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, sei hilabetez gutxienez.

b) Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren 100eko 75eko edo hortik beherako hileko errenta izatea, aparteko bi pagaren zati proportzionala kenduta.

c) Enplegua lortzeko zailtasun bereziak izatea; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak igorritako txosten baten bidez egiaztatuko dira zailtasunok.

d) Laguntza diru-sarreren gabezia aldi batez arintzera bideratzea, bizirauteko gutxieneko baliabideak emateko, eta hala, erasotzailearengandik independizatzeko eta bere egoera egonkortzeko ahalmena izateko.

e) 1/2004 Lege Organikoaren babespean ezarritako diru-laguntza hau aurretiaz jaso ez izana, ez Euskal Autonomia Erkidegoan, ez Estatuko beste erkidego batean.

f) Genero-indarkeria egoera egiaztatzea, aurreikusitako moduan, eta babes-neurriak indarrean jarri zirenetik diru-laguntza hau eskatu denera arte urtebete baino gehiago igaro ez izana:

-Biktima babesteko neurriak xedatzen dituen genero-indarkeriako egintzengatiko kondena-epaitza bat, indarrean.

- Biktima babesteko agindu bat; eskabidea aurkeztean indarrean egon behar du.

- Salbuespen gisa, babesteko agindua eman arte, Ministerio Fiskalaren txosten baten bidez egiaztatu ahal izango da egoera hori. Txosten horretan, eskatzailea genero-indarkeriaren biktima izan den zantzuak daudela jaso beharko da.

g) Erasotzailearekin ez bizitzea (eta harekin harremana amaitu izana).

 

Eusko Jaurlaritzak telefonozko informazio- eta arreta-zerbitzu espezializatu bat du genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat. 900 840 111 telefono-zenbakia da, eta 51 hizkuntzatan ematen du arreta. Biktimez gain, haien senide eta adiskideek ere jo dezakete zerbitzu horretara.

Zerbitzuak, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeriaren biktimei ez ezik, honako hauei ere eskaintzen die arreta: familia barruko genero indarkeriaren, laneko jazarpen-sexualaren, eraso sexualen, behartutako prostituzioaren eta esplotazio sexuala helburu duen gizaki-salerosketaren biktimei.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @folmendizabala
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 700.000 euro, genero indarkeriaren emakumezko biktimei #laguntzak emateko ➡ https://t.co/xsEiuVeUFG

  • @ppatxiku
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ayudas de 700.000 euros para mujeres víctimas de la violencia de género ➡ https://t.co/Psg69I2NkY

  • @etxegoyen_irun
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 700.000 euro, genero indarkeriaren emakumezko biktimei #laguntzak emateko ➡ https://t.co/xsEiuVeUFG

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 700.000 euro, genero indarkeriaren emakumezko biktimei #laguntzak emateko ➡ https://t.co/xsEiuVeUFG

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 700.000 euro, genero indarkeriaren emakumezko biktimei #laguntzak emateko ➡ https://t.co/xsEiuVeUFG

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 700.000 euro, genero indarkeriaren emakumezko biktimei #laguntzak emateko ➡ https://t.co/xsEiuVeUFG

  • @biloore
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ayudas de 700.000 euros para mujeres víctimas de la violencia de género ➡ https://t.co/Psg69I2NkY