Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gizarte larrialdi egoerei aurre egiteko 23 milioi euroko aurrekontu Saila onartu du Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2016-02-23)

2016-02-23

Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren proposamenari erantzunez, Gobernu Kontseiluak 23 milioi euroko gastua onartu du gaur 2016an gizarte larrialdi egoerei aurre egiteko, 2015ean baino milioi bat euro gehiago.

Gizarte-larrialdiko laguntzak (GLL) ez dira aldizkako prestazioak, eta ohiko zein ezohiko gastu jakinei aurre egiteko baliabide nahikoak ez dituzten bizikidetza-unitateei zuzentzen zaizkie. Batez ere, etxebizitzarekin, energiarekin eta sistema publikoek estaltzen ez dituzten bestelako beharrekin lotutako gastuei aurre egiteko erabiltzen dira.

Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistema, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko18/2008 Legeak,  abenduaren  23koak, erregulatzen duena, Gizarte-larrialdiko laguntzek osatzen dute, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriarekin batera. Ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztien eskubide subjektiboa den bi prestazioak ez bezala, Gizarte-larrialdiko laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan esleitutako kredituaren araberakoak dira.

Iaz, 27.000 bizikidetza-unitate inguruk jaso zuten laguntza, hau da, 48.000 onuradun inguruk (% 52 Bizkaian, % 28 Gipuzkoan eta % 20 Araban).

Gobernuak gaur onartu duen aginduan, bizikidetza-unitateek diru-sarreren eta osatzen duten pertsona kopuruaren arabera gehienez jaso ditzaketen portzentajeak adierazi dituzte.  Era berean, udalerrietan erroldatutako pertsonek aurkeztutako eskabideetan oinarrituta, udal bakoitzari dagokion aurrekontu-muga jaso dute.

Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2016-02-23

    Comentario de Twitter:
    [GLA-AES] Gizarte larrialdi egoerei aurre egiteko 23 milioi euroko aurrekontu Saila onartu du Eusko Jaurlaritzak ➡ https://t.co/Sp5dSowmlh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan